241. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3394/2025 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Iñaki Torrea Goikoetxea jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (369/2025 prozedura arrunta).

Iñaki Torrea Goikoetxea jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 535E/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egin baitzen Iñaki Torrea Goikoetxea jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtso bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen hogeita hamar plaza oposizio bidez betetzeko deialdian, kalifikazio epaimahaiak, proba psikoteknikoen behin betiko emaitzak onesteko, 2024ko azaroaren 15ean hartutako erabakiaren aurkakoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta kasuan kasuko epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Iñaki Torrea Goikoetxea jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea igortzea (369/2025 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Iñaki Torrea Goikoetxea jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko azaroaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2515141