2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Jarduera-lizentziaren eskaera. Haragitarako behien ustiategia
Proiektu bat aurkeztu da jarduera-lizentzia tramita dadin Muskizko borda batean dagoen haragitarako behien instalazio baterako. Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Imozko Udaleko Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean.
Sustatzailea: Oier Garbisu Alberdi.
Jarduera: jarduera-lizentzia, haragitarako behien ustiategi baterako.
Tokia: Muskizko 1. poligonoko 109. lurzatia.
Eskaera hau 26/2022 Foru Dekretuak arautzen du, zeinaren bidez 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi baitzen.
Imotzen, 2025eko azaroaren 13an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2515020