1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3456/2025 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, akats bat zuzentzen duena urriaren 31ko 3224/2025 Ebazpenean, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako foruzain-agente lehenen berrogeita hamaika plaza barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eta ezartzen baitira proba teoriko-praktikoa egiteko eguna, ordua eta tokia. Akatsa ebazpenaren eranskinean dago.
Hortaz, ebazpenaren eranskinean akats bat dagoela oharturik, 3.1.2 oinarrian ez baita jaso Iruñeko Udaleko 0445 PIZa duen izangaia, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 3224/2025 Ebazpenaren eranskinean dagoen akats materiala zuzentzea, 3.1.2 oinarrian Iruñeko Udaleko 0445 PIZa duen izangaia onartzeko.
2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2025eko azaroaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2515179