157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1629/2025 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko ekainaren 27an emandako 1313/2025 Ebazpenean atzemandako akatsak –ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko ofizial izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko; horixe da OLko administrariaren lanpostuari eman zaion izen berria–.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

77E/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana. Honen bidez banakako ebaluazio araubidean dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten da 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 847057.

496/2025 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2024-2025 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dituena.

1379/2025 EBAZPENA, 2025eko uztailaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako gastronomia mikroproiektuen bidez garatzeko eta berritzeko ikerketarako 20 pizgarri emateko deialdia onesten duena Nafarroako Kalitatezko Turismo Enogastronomikoa sustatzeko Hitzarmenaren esparruan.

AKATS ZUZENKETA, 407E/2025 Ebazpenarena, haren oinarriak falta direlako. Ebazpen horren bidez deialdi bat onesten da, entitate pribatuei eta pertsona fisikoei dirulaguntzak emateko, Ebro Resilience Estrategiaren barruan uholde-arriskuaren aurrean egokitzeko, Europar Batasunak (Next Generation EB) finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2025-2026 urteak).

1.7. BESTELAKOAK

84/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, lurzatiak berrantolatzearen bidezko esku-hartzea onesten duena Bidaurreta aldeko nekazaritza azpiegituretan, eta proiektuaren onura publikoa eta premiazko exekuzioa deklaratzen duena.

259E/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, akats batzuk zuzentzen dituena Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 81E/2025 Foru Aginduan, zeinaren bidez onesten baita farmazia bulegoen eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko itunetarako baldintzen esparru-akordioa.

144/2025 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zuzentzen duena maiatzaren 28ko 99/2025 Ebazpena, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eskola-jantokiko zerbitzua emateko jarraibideak onetsi, jantoki baimenduen zerrenda jendaurrean jarri eta 2025-2026 ikasturterako tarifak eta kuotak onetsi baitziren.

266/2025 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 234/2025 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsak eta aldatzen baita II. eranskina. Ebazpen horren bidez, onetsi zen Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako eta Hezkuntza Bereziko unitateetako hezkuntza-itunak aldatzea 2025-2026 ikasturterako.

488/2025 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2025-2026 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta funtzionamendua arautuko dituzten jarraibideak eta Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko arauak.

79/2025 EBAZPENA, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eraikitzeko administrazio-baimena ematen baita Atezko udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko 1,125 MW-eko "Oarriz" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari lotutako transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako.

262E/2025 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Ultzamako udal mugartean dagoen esnetarako behi-aziendaren instalazio batean aldaketa funtsezko bat egiteko. Instalazioaren titularra Aldapa sozietate kooperatibo mugatua da.

277E/2025 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Erroko udal mugartean dagoen haragitarako behi-aziendaren instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena abeltzaintza-errolda eguneratzea, ez-funtsezkoa dela. Instalazioaren titularra Erneta Erro, Pedro, y Erneta Echamendi, Ion da.

633E/2025 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, N-121-A errepidea 22+500 eta 35+300 KPen artean ("Arraizko Benten saihesbidea") 2+1 bide bihurtzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko txostena egiten duena. Sustatzailea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua da.

634E/2025 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen inpaktuaren txostena egiten duena N-121 A errepidea, 52+670 KPtik 68+440 KPra bitarte (5. tartea), 2+1 motako bide bihurtzeko trazadura-proiekturako. Sustatzailea Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia da (Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua).

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAKIL

Deialdia, administrari-ofizialen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Deialdia, zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

BAZTAN

Deialdia, administrari-ofizialen plaza bat barne igoera murriztuan oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

BERA

Deialdia, garbiketako langileen bi lanpostu betetzeko, euskaraz jakin beharrekoak, oposizio-lehiaketa bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

BURLATA

Akats zuzenketa, udaltzain-agenteen 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian

Gora jotzeko 25-00987 errekurtsoa administrari-ofizialaren lau lanpostu huts, euskarako C1 mailako nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin, oposizio bidez betetzeko deialdiari buruz

LIZARRA

Deialdia, eskolazainaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko

GARINOAIN

2025erako lan publikoaren eskaintza

IRUÑA

Deialdia, gizarteratzeko goi-mailako teknikarien 14 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Epaimahaiaren osaera

Deialdia, Udaleko Administrazio Kudeaketako Unitateko arduradun lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda. Memoria entregatzeko epea eta ahozko azalpenaren data

AZKOIEN

Gora jotzeko 25-00608 errekurtsoa, udaltzainaren plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdia eta oinarriak onesteari buruz

TUTERA

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko hezitzaile espezializatuaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa (B maila/taldearekin parekatua). Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Deialdia, Psikologiako lizentziadunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean (A maila/taldearekin parekatua). Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Deialdia, Zuzenbideko lizentziadunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean(A maila/taldearekin parekatua). Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, udal arkitektoaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Deialdia, peoi gidari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, APR-06. areako 1. lurzatian. Hasierako onespena

ARROITZ

Laborantzako herri-lurrak enkante publikoan

BASABURUA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

BAZTAN

Hiri-jarduketarako plan berezia Lekarozko 13. poligonoko 57. lursailean. Jendaurrean jartzea

Hiri-jarduketarako plan berezia Zigako 69. poligonoko 120. lursailean. Jendaurrean jartzea

Pilotalekuaren izena aldatzea eta "Juanjo Atxa Mindegia pilotalekua" izendatzea

BERRIOZAR

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 2025-2028 aldirako funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan baldintzei buruzkoa

Deialdia, bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko

CADREITA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

KASEDA

Herri-lurren desafektazioa, erabilera lagatzeko eta zortasuna eratzeko; helburua da autokontsumorako planta fotovoltaiko hibrido bat eraikitzea eta ustiatzea (kogeneraziorako planta batekin). Hasierako onespena

Esteribar

Deialdia, 2024-2025 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

Deialdia, euskarazko udalekuetarako dirulaguntzak emateko 2025ean. Laburpena

Deialdia, babespeko kontzejuetan 2025ean herriko jaietarako dirulaguntzak emateko. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko, jarduera soziokulturalak antola daitezen 2025. urtean. Laburpena

GARDE

Alkatetzaren eskuordetzea

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 16. lurzatian. Hasierako onespena

OLAZTI

Herri-lurren okupazioa, "Eguibil" eta "Gran Eguibil" multzoaren proiektua ustiatzeko. Hasierako onespena

ORKOIEN

Aldaketa, Ostadar 0-3 urte bitarteko ikastetxea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Aldaketa, honako honetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko. Hasierako onespena

SARTAGUDA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 391. lurzatian. Hasierako onespena

TUTERA

Deialdia, 2025-2026 ikasturtean haur-hezkuntzako 2. zikloko liburuetarako edo material didaktikorako dirulaguntzena. Laburpena

Deialdia, Tuterako gazte elkarteei 2025ean dirulaguntzak emateko. Laburpena

Aldaketa, alde zaharraren barne eraberritze eta babeserako plan berezian, 234. etxe-saileko 643., 652. eta 653. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

URDAZUBI

Dantxarineko UE-4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

ELORTZIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 1. lurzatian, Imarkoainen. Hasierako onespena

Noaingo 5. eremuko U.E. 5.5 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, Imarkoaingo 3. poligonoko 918. eta 919. lurzatietan. Hasierako onespena

"ERTZILLAKO ITURBURUA" URAREN GOI-HORNIDURAKO ZERBITZURAKO PARTZUERGOA

Estatutuen aldaketa jendaurrean jartzea