2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Gora jotzeko 25-00608 errekurtsoa, udaltzainaren plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdia eta oinarriak onesteari buruz
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2025eko ekainaren 30eko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 25-00608 errekurtsoa, Mariya Kirbizhekova Beliaevak jarria Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki baten aurka (udaltzainaren plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdia eta oinarriak onestekoa).
Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketaren arabera).
Azkoienen, 2025eko uztailaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2509700