2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
Herri-lurren desafektazioa, erabilera lagatzeko eta zortasuna eratzeko; helburua da autokontsumorako planta fotovoltaiko hibrido bat eraikitzea eta ustiatzea (kogeneraziorako planta batekin). Hasierako onespena
Kasedako Udalak, 2025eko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengoa izanik (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa):
Lehena.–Hasiera batez onestea herri-lurren desafektazioa, erabilera lagatzeko eta zortasuna eratzeko; helburua da Viscofanen autokontsumorako planta fotovoltaiko hibrido bat eraikitzea eta ustiatzea.
Bigarrena.–Erabileraren lagapena eta zortasunaren eraketa arautuko dituen baldintza-agiria onestea.
Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak nahiz erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erabaki hau behin betikoa bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, ez da beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espediente osoa Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, Foru dekretu baten bidez onets dadin.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Kasedan, 2025eko uztailaren 23an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2510061