2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Herri-lurren okupazioa, "Eguibil" eta "Gran Eguibil" multzoaren proiektua ustiatzeko. Hasierako onespena
Udalak, 2025eko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen herri-lurren okupaziorako baimena Cementos Portland Valderrivas SA enpresaren alde, "Eguibil" eta "Gran Eguibil" multzoaren proiektua ustiatzeko jarduera gauzatzeko, eta dagokion baldintza-agiria.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.
Espedientea udal honetako Administrazio Zerbitzu Orokorretan aztertzen ahalko da, astelehenetik ortziralera, 09:00etatik 14:00etara.
Olaztin, 2025eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Iragarkiaren kodea: L2509954