Iragarkia
157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, udal arkitektoaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 20an, erabaki zuen deialdi bat onestea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko udal arkitektoaren lanpostu bat.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, Langileak Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea udal arkitektoaren lanpostu bat (plantilla organikoan 26001 zenbakia duen plaza), funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura jardun dezan. Deialdia aurrera eramanen da honako hauen arabera: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinak onesten baitu Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta oinarri hauek.
1.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko du izendatua, Zizur Nagusiko Udaleko funtzionarioentzat indarra duten xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak dituela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
2.–Baldintzak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte har dezakete, era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Arkitekturako titulu unibertsitarioa edo arkitektoaren lanbidean jarduteko gaitzen duten gradua gehi unibertsitate masterraren titulu ofiziala izatea, edo baliokidetzat hartutako bertze bat, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.
Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak.
Baldintza hori ez da aplikatuko baldin izangaiek beren lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko ditu baldintza horiek izendatzeko proposatu den izangaiak.
3.–Eskabideak.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea telematika bidez aurkeztu beharko dute, deialdi honen I. eranskineko ereduaren arabera; horretarako, eskabide orokorra erabiliko dute, Zizur Nagusiaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.zizurmayor.es). Sartzeko, baliatu beharko dute NAN edo ziurtagiri digitala edo Cl@ve iraunkorra.
Desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta baliabideetan, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo baliabideak. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztuko du, eskabidea aurkeztearekin batera, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 20 euroko tasa ordaindu beharko da. Tasa telematika bidez ordainduko da, eskabidea formalizatzen den unean. Tasa hori egoitza elektronikoaren bidez ordainduko da, "Tasen autolikidazioa" izapidean.
Azterketa eskubideen tasa ordaindu ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
Honako kasu hauetan ez da tasarik ordaindu beharko:
a) Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramatenak. Salbuespen hori aplikatzeko, alabaina, baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean uko egin ez izana eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik; halaber, baldintza izanen da ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik, hilean zenbatuta.
Salbuespen hori honela frogatu beharko da:
–Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.
–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatuko da ez izatea, hilean zenbatuta, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Deialdi honen II. eranskina baliatuko da horretarako.
3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Deialdiaren 2.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria.
Tituluak atzerrian lortu badira, aurkeztu beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak.
b) Deialdiaren 3.3 oinarrian aipatu tasa ordaindu izanaren frogagiria.
c) Alegatutako merezimenduak frogatzen dituzten agiriak, halakorik baldin bada.
Egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek (probak egiteko denboretan eta/edo baliabideetan) komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.
3.5. Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.
3.6. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritar Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Horretarako, baliatuko dute 3.2 oinarrian eskabideak aurkezteko ezarri den izapide elektroniko bera.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoan, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
4.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du erran nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Andoni Serrano Zabalza, Zizur Nagusiko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria.
Ordezkoa: Jon Gondán Cabrera, Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburua.
1. epaimahaikidea: Elena Martínez Litago, Lizarrako Udaleko arkitektoa.
Ordezkoa: Jorge Torrents Lizar, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitektoa.
2. epaimahaikidea: Víctor Honorato Pérez, Zizur Nagusiko Udaleko hirigintza arloko aholkularia.
Ordezkoa: Ainara Iparraguirre Comunión, Uharte Arakilgo Udaleko hirigintza arloko aholkularia.
3. epaimahaikidea: Itxaso Ruiz de las Heras Goñi, Zizur Nagusiko Udaleko langileak ordezkatzen dituzten organoek proposaturiko ordezkari sindikala.
Ordezkoa: Sandra Urrutia Olleta, Zizur Nagusiko Udaleko langileak ordezkatzen dituzten organoek proposaturiko ordezkari sindikala.
Epaimahaikide idazkaria: Cristina Fabo Legarda, Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Olatz Arizaleta Azcona, Zizur Nagusiko Udaleko administrazio publikoko teknikaria.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, laguntzeko proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Hautapen-prozesuaren nondik norakoak.
Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia ondotik.
6.1. Lehiaketaldia.
Epaimahaiak, lehenik, baloratuko ditu deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezteko unean izangaiek alegatutako eta agiri bidez frogatutako merezimenduak. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 19. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez). Orduan aurkezten ez diren merezimenduak ez dira kontuan hartuko, ondorio guztiekin.
Lehiaketaldian 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez.
Baremo honi jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak merezimenduak:
6.1.1. Lanbideari lotutako merezimenduak (22,9 puntu gehienez):
a) Edozein toki-erakundetan arkitektoaren edo hirigintza aholkularitzaren eginkizunetan emandako urte bakoitzeko: 2 puntu urteko.
b) Bertze edozein administrazio publikotan arkitektoaren edo hirigintza aholkularitzaren eginkizunetan emandako urte bakoitzeko: puntu bat urteko.
6.1.2. Euskaraz jakitea (2,1 puntu gehienez):
a) Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 titulua edo C1 mailaren baliokide diren bertze titulazio ofizial batzuk izateak jasoko du gehieneko balorazioa.
b) Titulu hori izan ezean, 1,68 punturekin baloratuko da B2 mailako titulua izatea, 1,26 punturekin B1 mailako titulua izatea, 0,84 punturekin A2 mailako titulua izatea eta 0,42 punturekin A1 mailako titulua izatea.
6.1.3. Merezimendu akademikoak (5 puntu gehienez):
Deialdi honetako xedea den lanpostuarekin zerikusia duten master, graduondo eta espezializazio ofizialengatik, 0,1 puntu 10 ikastorduko, eta gehienez 5 puntu, betiere deialdira sartzeko titulu beharrezko gisa aurkeztu ez badira.
Ez dira baloratuko zer iraupen izan duten zehazten ez duten ikastaroak, ez eta 10 ordu baino gutxiagokoak ere.
6.1.4. Egindako zerbitzuak baloratzeko, kontuan hartuko dira honako inguruabar hauek:
–Urte kopurua osoa ez bada, proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
–Lanaldi partzialeko zerbitzuak badira, lanaldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
–Aldi berean egin badira atal batean baino gehiagotan sailkatutako zerbitzu batzuk, puntu gehien ematen dituena baizik ez da kontuan hartuko aldi horretan.
6.1.5. Zerbitzuak zer administrazio publikotan egin diren, administrazio publiko horrexek emandako ziurtagiriaren bidez frogatutako dira alegatutako merezimenduak. Ziurtagiri horietan berariaz agertu beharko dira honako datu hauek: zer lanpostutan lan egin den eta zenbat denboraz, lanaldiak zer iraupen zuen eta zer eginkizun bete ziren.
Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
6.1.6. Ez dira baloratuko deialdi hau argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
6.1.7. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.
6.1.8. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoan izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bortz egun balioduneko epea emanen du, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten, beren eskubideen alde komeni zaienaren arabera.
6.1.9. Egiten diren erreklamazioak kalifikazio-epaimahaiak ebatzi ondoren, epaimahaiak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak.
6.2. Oposizioaldiaren nondik norakoa.
6.2.1. Oposizioa 2025eko urritik aurrera hasiko da, eta gehienez 70 puntu eskuratzen ahalko dira.
6.2.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizioko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoan, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako behin betiko kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.
Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2.3. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.
6.2.4. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta galdetuko da deialdiaren eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz. Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.
6.2.5. Oposizioak honako proba hauek izanen ditu:
a) Lehenengo proba.
Gai zerrendako gaiei buruzko 100 galderari idatziz erantzutea (deialdiaren eranskineko gaiei buruzkoak). Lau erantzun emanen dira aukeran galdera bakoitzean, baina bat bakarra izanen da zuzena. Erreserbako bertze 5 galdera gehituko dira. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Lehen proba hau egiteko 3 ordu izanen dira gehienez.
Proban 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Bazterturik geldituko dira proban gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak.
Probak egiteko, ez daiteke erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik nahiz bertzelako materialik ere, salbu mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.
Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.
b) Bigarren proba.
Teoriko-praktikoa izanen da, eta idatziz ebatzi beharko dira kasu eta/edo galdera teoriko-praktiko batzuk. Epaimahaiak proposatuko ditu, eta izanen dira gai-zerrendaren berariazko zatiko gaiei buruzkoak eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei buruzkoak.
Proba honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira 20 puntu gutxienez lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba hasi baino lehen erranen du epaimahaiak gehienez zenbat denbora egonen den hura egiteko.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bertzelako materialik ere, salbu kalkulagailu ez-programagarriak eta mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.
Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.
6.2.6. Proba bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak Udalaren egoitza elektronikoan paratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten eta beren eskubidearen alde komeni zaiena alega dezaten balorazioei buruz.
7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak argitara emanen du, Udalaren egoitza elektronikoan, gainditu duten pertsonen zerrenda, bakoitzak oposizioan lortutako kalifikazioarekin eta lortutako puntuazioaren ordenan. Halaber, oposizio-lehiaketako azken emaitza argitaratuko da eta zerrenda hori igorriko zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariari, baldintzak frogatzeko izapidea egiteko.
7.2. Berdinketarik gertatuz gero, bigarren ariketan puntu gehien lortu dutenen alde joko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehen ariketetan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, hurrenez hurren. Halarik ere, berdinketak segitzen badu, ebatziko da kalifikazio-epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez.
8.–Baldintzak frogatzea.
8.1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak hamar egun balioduneko epea zabalduko du, Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, izangaiek baldintza hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten:
a) Deialdiaren 2.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia konpultsatua, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria, salbu eta aurretik aurkeztu bada.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin aurreko izapidea bukaturik, epaimahaiak probak puntuazio handienarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariari, espediente osoarekin batera.
Izendapen proposamen hori argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektronikoan.
9.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 10 egun balioduneko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Zizur Nagusiko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.
b) Zizur Nagusiko Udaleko osasun zerbitzuek egindako txostena, frogatzen duena ez dutela lanpostuaren eginkizunetan aritzea eragozten dien eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
e) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu agiri horiek adierazitako epean aurkezten ez dituen izangaia. Halaber, ezin izanen da izendatu deialdiko 2. oinarriko baldintza guztiak betetzen dituela frogatzen ez duena ere. Halakoetan, baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe eskabidearen faltsukeria dela-eta egozten ahal den erantzukizuna.
9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, lanpostua beteko da prozesua gainditu dutenen zerrendan (7. oinarrian aipatua) hurrengoa den eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin, eta harekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.
9.5. Deialdi honen xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, bertze agiriren bat beharrezkoa baldin bada eskudantziak betetzeko, Zizur Nagusiko Udalak proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta hark aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan.
10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Ebazpen baten bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario izendatuko du aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia, arkitektoaren lanpostua bete dezan, eta lanpostu hutsa esleituko dio.
10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak berekin ekarriko du izendatua nomina eta plantillako funtzionario bilakatzea, eta izanen ditu indarreko xedapenetan ezarritako eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoa afiliaturik badago Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen ditu: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatzen den izangaiak izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko du plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
Epe horretan eta ezinbertzekoetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala gertatuz gero, deialdiaren 9.5 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.4. Arkitektoaren lanpostuan aritzeko beharrezkoa da Arkitektoen Elkargo Ofizialeko elkargokidea izatea.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan emanen da argitara proben deialdiari eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunendako jakingarri den informazio orokor guztia ere.
12.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.
12.1. Nafarroako Administrazio Publikoan Sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan eta oinarri honexetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:
a) Probak gainditu baina lanposturik eskuratu ez dutenen zerrenda.
b) Hautapen prozesuko proba guztiak gainditu ez baina probaren bat gainditu duten izangaien zerrenda.
c) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortu duten izangaiak.
12.2. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren ebazpen baten bidez, 12.1. oinarriaren araberako aldi baterako kontrataziorako zerrendak osatzeko, hamar egun balioduneko epea emanen zaie aurreko apartatuan aurreikusitako izangaiei –ebazpen hori jakinarazi eta biharamunetik hasita–, honako agiri hauek aurkez ditzaten:
–Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako tituluaren jatorrizko agiria edo haren kopia konpultsatua (notario batek edo administrazioak konpultsatua), edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, salbu eta aurretik aurkeztu bada.
12.3. Eskatzen diren agiriak aipatutako epean aurkezten ez dituztenak eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, eta galduko dituzte deialdian parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.
12.4. Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, prozedura horrek eta kontratazioaldiak iraun bitartean.
12.5. Agiriak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren ebazpen baten bidez onetsiko dira, kasua bada, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak, eta argitaratuko dira Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoan.
12.6. Probak gainditu baina lanposturik eskuratu ez dutenen zerrendan, izangaien ordena ezarriko da hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera. Halaber, probak gainditu ez dituzten eta lanposturik eskuratu ez duten izangaien ordena ezartzeko, berriz, irizpide hauek erabiliko dira: lehenik, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura. Era berean, aurreko apartatuko c) letran ezarritako kasuan, zerrendaren ordena ezartzeko lehenengo proban lortutako puntuazio handiena hartuko da aintzat.
Berdinketarik gertatzen bada, hura ebazteko, aplikatuko dira deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak.
13.–Datu pertsonalak babestea.
Izangaiei honako honen berri ematen zaie, bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):
–Zizur Nagusiko Udala da deialdiko parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
–Hona hemen oinarri juridikoa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, kontratu bat gauzatzeko, interesduna denean kontratu horren alderdi bat, edo tratamendua beharrezkoa denean kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, berak eskatuta).
–Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Datuak komunikatuko dira legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege-Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, datuak babesteko ordezkariaren bidez (delegadaprotecciondedatos@zizurnagusia.es).
–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
14.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, beronen oinarrien edo berau aplikatzeko egintzen aurka, kalifikazio-epaimahaiak emanak ez badira, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Bai aurkezten diren errekurtso guztiak, bai haien ebazpena Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira, hautapen-prozesu honen barneko interesdunei jakinarazpenak eta epatzeak egiteko ondorioetarako.
Zizur Nagusian, 2025eko ekainaren 20an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
https://sedeelectronica.zizurmayor.es/
II. ERANSKINA.–AZTERKETA ESKUBIDEEN TASA ORDAINTZETIK SALBUESTEKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Nik (izen-deiturak) ............................................................................................................................ (NANa/IFZa: .....................................................)
ADIERAZTEN DUT ez dudala hilero lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik.
Adierazpen hau egiten da azterketa eskubideen eta espedientea formalizatzeko tasa ordaintzetik salbuesteko.
Eguna eta sinadura
III. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
A.–Zati orokorra.
1. gaia.–Espainiako Konstituzioa. Atariko titulua: printzipioak eta balioak. I. titulua: oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.
2. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua eta II. titulua.
3. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
4. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa Atariko titulua: "Xedapen orokorrak". I. titulua: "Toki erakundeen antolaketa", II. titulua: "Administrazioen arteko harremanak", III. titulua: "Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea". IV. titulua: "Toki-erakundeen ondasunak". V. titulua: "Jarduerak, zerbitzuak eta obrak". VI. titulua: "Kontratazioa". IX. titulua: "Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki-erakundeen jarduketen aurkaratzea eta kontrola". I. kapitulua. Prozedura eta araubide juridikoa. II. kapitulua. Nafarroako toki entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola.
5. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua. "Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua". I. kapitulua. "Xedapen orokorrak". II. kapitulua. "Administrazio publikoetako organoak". IV. kapitulua. "Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna". V. kapitulua. "Funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan". VI. kapitulua. "Hitzarmenak". III. titulua. "Administrazioen arteko harremanak". I. kapitulua. Administrazioen arteko harremanen printzipio orokorrak. II. kapitulua. Laguntza eman beharra.
6. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua: "Xedapen orokorrak". I. titulua: "Prozeduran interesdun direnak". II. titulua: "Administrazio publikoen jarduera". IV. titulua: I. kapitulua, "Prozeduraren bermeak"; II. kapitulua, "Prozeduraren hasiera"; III. kapitulua, "Prozeduraren antolamendua"; IV. kapitulua, "Prozeduraren instrukzioa"; V. kapitulua, "Prozeduraren bukaera"; VII. kapitulua, "Betearazpena".
7. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. III. titulua. "Administrazio egintzak": I. kapitulua. "Administrazio egintzen betekizunak". II. kapitulua. "Egintzen efikazia". III. kapitulua. "Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna". V. titulua. "Egintzak bide administratiboan berrikustea". I. kapitulua. "Ofiziozko berrikuspena". II. kapitulua. "Administrazio errekurtsoak".
8. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. I. titulua. "Xedapen orokorrak". II. titulua. "Funtzionario publikoak". I. kapitulua. "Hautaketa". II. kapitulua. "Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea". III. kapitulua. "Mailak eta graduak". VI. kapitulua. Administrazio egoerak. VII. kapitulua. "Eskubideak eta betebeharrak". IX. kapitulua. "Diziplina araubidea".
9. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: Atariko titulua. I. titulua. "Nafarroako toki ogasunen baliabideak". II. titulua. "Udal zergak". I. kapitulua. "Xedapen orokorrak". II. kapitulua. "Lurraren kontribuzioa". V. kapitulua. "Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga". VIII. kapitulua. "Etxebizitza hutsen gaineko zerga". III. titulua. "Aurrekontua eta gastu publikoa". I. kapitulua. "Udal aurrekontuak".
10. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: I. titulua. "Xedapen orokorrak". II. titulua. "Gardentasuna". I. kapitulua. "Gardentasuna jarduera publikoan". III. kapitulua. "Publizitate aktiboa". III. titulua. "Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea". I. kapitulua. "Arau orokorrak". II. kapitulua. "Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko prozedura". III. kapitulua. "Aurkaratzeko araubidea". VI. titulua. "Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua".
11. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Datu babesaren printzipioak. III. titulua. Pertsonen eskubideak.
12. gaia.–Genero berdintasuna estatuan: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirako dena: I. titulua. Berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. II. titulua. Berdintasunaren aldeko politika publikoak.
13. gaia.–Genero berdintasuna Nafarroan: 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Berdintasunerako erakundeen antolaketako sistema. III. titulua. Berdintasunerako eskubidea bermatzeko tresnak. IV. titulua. Berdintasuna sustatzeko politika publikoak. IV. kapitulua. Bizitza garatzeko lurralde jasangarria. Zizur Nagusiko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako ordenantza.
14. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. I. kapitulua. Xedea, esparrua eta definizioak. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak. IV. kapitulua. Prebentzio zerbitzuak. V. kapitulua. Langileen kontsulta eta parte-hartzea. VII. kapitulua. Erantzukizunak eta zehapenak.
B.–Berariazko araudia.
1. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (I): Atariko titulua. I. titulua. I. kapitulua. Botere adjudikatzaileak. II. kapitulua. Kontratistak. III. kapitulua. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. IV. kapitulua. Kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak.
2. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (II): I. titulua. V. kapitulua. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. VI. kapitulua. Kontratuak betearaztea. II. titulua. Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak. I. kapitulua. Kontratazio organoak. II. kapitulua. Kontratua prestatzeko jarduketa administratiboak.
3. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (III): II. titulua. Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau espezifikoak: III. kapitulua. Administrazio kontratuak exekutatzeko arau orokorrak. IV. kapitulua. Kontratisten ordainsariak. V. kapitulua. Administrazio publikoen kontratuak azkentzea.
4. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (IV): III. titulua. Administrazio Publikoen kontratuen araubide juridikoa: I. kapitulua. Obra-kontratua. II. kapitulua. Herri-lanen emakidako kontratua. III. kapitulua. Zerbitzuak emateko kontratua. IV. kapitulua. Hornidura-kontratuak. V. kapitulua. Zerbitzu-kontratua.
5. gaia.–31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa. I. titulua. I. kapitulua. Xedea. Printzipioak. Definizioak. II. kapitulua. Aplikazio eremua. VII. titulua. I. KAPITULUA. Irisgarritasuna. II. kapitulua. Irisgarritasuna lurraldean. III. kapitulua. Irisgarritasuna eraikuntzan. IV. kapitulua. Irisgarritasuna garraioan.
6. gaia.–Uztailaren 23ko TMA/851/2021 Agindua, zeinaren bidez garatzen baita irisgarritasuneko eta diskriminaziorik ezeko baldintza oinarrizkoen agiri teknikoa, espazio publiko urbanizatuak eskuragarri eta erabilgarri egon daitezen. ERANSKINA.
7. gaia–38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Eraikingintzaren betebehar tekniko eta administratiboak. Eraikingintzaren agenteak. Erantzukizunak eta bermeak.
8. gaia.–7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri birgaitzearen Legearen testu bategina onesten duena. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Herritarrek konstituziozko eskubide eta eginbeharretan duten berdintasunaren oinarrizko baldintzak. II. titulua. Lurzoruaren araubidearen oinarriak, prozedurazko arau erkideak eta arau zibilak. V. titulua. Balorazioak.
9. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Atariko titulua. Foru legearen xedea eta helburuak. I. titulua. Administrazio publikoen eskumenak. II. titulua. Lurralde eta hirigintza arloko antolamendua.
10. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. III. titulua. Lurzoruaren hirigintza-araubidea.
11. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. IV. titulua. Planeamenduaren exekuzioa.
12. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. V. titulua. Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.
13. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. VI. titulua. Lurzoruaren merkatuan esku hartzeko tresnak.
14. gaia.–14/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa, Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Eskumenak, elkarlana eta antolamendua. III. titulua. Nafarroako kultur ondareko ondasunen sailkapena, deklarazioa eta erregistroa.
15. gaia.–14/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa, Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa. IV. titulua. Nafarroako kultur ondareko ondasunen babes araubidea. I. kapitulua. Babes araubide orokorra. II. kapitulua. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribatutako ondasun higiezinen babes araubidea. 1., 2., 3. eta 4. atalak.
16. gaia.–290/1988 Foru Dekretua, abenduaren 14koa, Done Jakue bidea behin betiko mugatu eta hura babesteko araubidea ezartzen duena.
17. gaia.–10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzkoa (I). II. titulua. Etxebizitza babestuaren kontzeptua, ezaugarriak eta tipologia, eta etxebizitza arloa sustatzeko jarduera publikoa. III. titulua. Etxebizitza babestuen sustapenetan parte hartu ahal izateko baldintzak. IV. titulua. Etxebizitzak eraiki, zaindu eta mantentzeko baldintzak. VI. titulua. Iruzurraren kontrola eta prebentzioa. I. kapitulua. Mugapenak etxebizitza babestuak erabiltzeko, gozatzeko eta xedatzeko.
18. gaia.–10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzkoa (II). V. titulua (bis). I. kapitulua. Etxebizitza hutsak: deklaratzeko prozedura. II. kapitulua. Etxebizitza Hutsen Erregistroa. VII. titulua. Nafarroako Etxebizitzen Erregistro Orokorra.
19. gaia.–12/2023 Legea, maiatzaren 24koa, Etxebizitzarako Eskubidearen aldekoa.
20. gaia.–142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena. 5/2006 Foru Dekretua, urtarrilaren 16koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituen martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretua. 151/2006 Foru Agindua, maiatzaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretuaren eranskineko eduki batzuetako adierazpen grafikoak.
21. gaia.–38/2009 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak eta segurtasun neurriak arautzen dituena. I. kapitulua. Xedapen orokorrak: xedea, helburuak eta esparrua. II. kapitulua. Kirol instalazioen eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak.
22. gaia.–230/2011 Foru Dekretua, urriaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko apartamentu turistikoen antolamenduari buruzko erregelamendua onesten duena. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Jardueraren antolamendua. IV. kapitulua. Baldintza tekniko orokorrak. V. kapitulua. Berariazko baldintza teknikoak. 243/1999 Foru Dekretua, ekainaren 28koa, Landetxeetan Ostatatzea arautzen duena. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. Baldintza teknikoak. Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzea. II. kapitulua. Baldintza teknikoak.
23. gaia.–146/2005 Foru Dekretua, abenduaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko hotel-establezimenduak antolatzeko erregelamendua onesten duena. Xedea, hotel-establezimendu motak. Sailkapena, plaka bereizgarria eta publizitatea. Jardueraren antolamendua. Hotel-establezimendu guztien betekizun teknikoak eta baldintzak.
23. gaia.–140/2005 Foru Dekretua, abenduaren 5ekoa, Nafarroako turismoko aterpetxeak antolatzeko erregelamendua onesten duena. Xedea. Sailkapena, plaka bereizgarria eta publizitatea. Jardueraren antolamendua. Gutxieneko betekizun eta baldintzak.
24. gaia.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzkoa (I): Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroaren eta katastroen kontserbazio lana. I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
25. gaia.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzkoa (II). I. titulua. Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroaren eta katastroen kontserbazio lana. III. kapitulua. Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako ondasun higiezinen balorazioa. IV. kapitulua. Lur-ondasunen Erregistroko oinarrizko datuak aldatzeko prozedurak. 1. atala. Prozedura motak.
26. artikulua.–1954ko abenduaren 16ko Legea, nahitaezko desjabetzeari buruzkoa. II. titulua. Prozedura orokorra: I. kapitulua. Nahitaezko desjabetzearen aurretiko betekizunak. II. kapitulua. Ondasunak okupatu beharra edo eskubideak eskuratu beharra. III. kapitulua. Balio justua zehaztea. IV. kapitulua. Ordainketa eta jabetza hartzea. V. kapitulua. Berandutzegatiko erantzukizuna.
27. gaia.–ECO/805/2003 Agindua, martxoaren 27koa, ondasun higiezinak eta eskubide jakin batzuk baloratzeko arauei buruzkoa, zenbait finantza-helburutarako. I. titulua. Xedapen orokorrak. I. kapitulua. Eremua, printzipioak eta definizioak. II. titulua. Tasazioaren balioa nola kalkulatu.
28. gaia.–1492/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, onesten duena Lurzoruaren Legearen Balorazioen Erregelamendua.
29. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena. Atariko titulua. I. titulua. I. eta V. kapituluak. III. titulua. I. eta II. kapituluak. 26/2022 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua (17/2020 Foru Legeak arautzen ditu Ingurumenean Eragina duten Jarduerak). IV. titulua. Jarduera sailkaturako lizentzia. V. titulua. Ikuskapena eta kontrola. I. eta II. kapituluak. VI. titulua. Ingurumen legezkotasuna lehengoratzea. I. eranskina. II. eranskina.
30. gaia–Zizur Nagusiko terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen udal ordenantza.
31. gaia–Zizur Nagusiko Udal Plana. Hirigintzako Araudi Orokorra. Lurzoruaren sailkapena eta kategorizazioa. Eraikingintza-ordenantzak: Baldintza estetikoak eta bolumen baldintzak. Izapidetze ordenantzak.
32. gaia–Ardoi sektoreko plan partziala. Hirigintzako Araudi Orokorra. Hirugarren azpisektorerako eta industriarako azpisektorearen hirigintza araudia.
33. gaia–Tren geltoki berriaren Udalez Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS). Zizur Nagusiko Udalari dagozkion determinazioak.
34. gaia–Zizur Nagusiko Udal Plan Orokorreko Lurraldea Antolatzeko Estrategia eta Eredua. Udalerria garatzeko estrategiak. Lurzoru urbanizagarrirako hazkundea. Hiri aukeretako eremuak.
35. gaia.–3. Lurralde Antolamenduko Plana (3. LAP-Eremu zentrala). III. Araudia.
36. gaia.–Lurralde antolamenduko planen (LAP) PN8 eranskina: Lurzoru urbanizaezinean zenbait erabilera eta jarduera baimentzeko irizpideak.
37. gaia.–Uraren gaineko legedia. 849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duena, garatzen baitu Urari buruzko Legearen testu bateginaren atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VII. tituluak (hura onetsi zen uztailaren 20ko 1/2001 Errege Dekretuaren bidez). Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren gaineko eragina.
38. gaia.–5/2007 Foru Legea, martxoaren 23koa, Nafarroako Errepideei buruzkoa.
39. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. I. zatia.
40. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria. Sarrera. SI-1. Barne hedapena. SI-2. Kanpo hedapena. SI-3 Okupatzaileak ateratzea. SI-4. Suteen kontra babesteko instalazioak. SI-5. Suhiltzaileen esku-hartzea. SI-6 Egituraren sutarako erresistentzia. SI A eranskina. Terminologia.
41. gaia.–513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen kontra babesteko instalazioen erregelamendua onesten duena. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Suteen kontra babesteko produktuak. III. kapitulua. Enpresa instalatzaileak eta mantentze-lanetakoak. IV. kapitulua. Instalatzea, zerbitzuan jartzea eta mantentze-lanak egitea. V. kapitulua. Aldizkako ikuskapenak. I. eranskina. Suteen kontrako ekipamendu eta sistemen ezaugarriak eta instalazioa.
42. gaia.–2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, Industriako establezimenduetako suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua onesten duena. I. kapitulua. Xedea eta aplikazio esparrua. II. kapitulua. Ezartzeko, eraikitzeko eta zerbitzuan jartzeko araubidea. III. kapitulua. Aldizkako ikuskapenak.
43. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko oinarrizko segurtasun agiria (DB-SUA). Sarrera. SUA-1. Erortzeko arriskuaren aurreko segurtasuna. SUA-2. SUA-3. SUA-4. SUA-5. SUA-6. SUA-7. Arrisku hauen aurkako segurtasuna: talka-arriskua, harrapatua gelditzeko arriskua, argiztapen desegokiak eragindakoa, okupazio handiko egoerek eragindakoa, itotze-egoerek eragindakoa eta mugitzen ari diren ibilgailuek eragindakoa. SUA-9. Irisgarritasuna. A eranskina. Terminologia.
DA DB-SUA / 2. Lehendik dauden eraikinetako irisgarritasun baldintzen egiazko egokitzapena.
44. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Energia aurrezteko oinarrizko agiria (DB-HE). Sarrera. HE 0. Energia kontsumorako muga. HE 1. Energia eskaria murriztea. HE 4. Etxeko ur berorako gutxieneko eguzki ekarpena. HE 5. Energia elektrikorako gutxieneko ekarpen fotovoltaikoa. HE 6. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturarako gutxieneko zuzkidurak.
45. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Zaratatik babesteko oinarrizko agiria (DB-HR). Sarrera. 1. Alderdi orokorrak. 2. Eskakizunen ezaugarriak eta kuantifikazioa.
46. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Osasungarritasunaren oinarrizko agiria (DB-HS). Sarrera. HS 1. Hezetasunaren aurkako babesa. 1. Alderdi orokorrak. 2. Diseinua. 4. Eraikuntzako produktuak. 6. Mantentze- eta kontserbazio-lanak. A eranskina. Terminologia.
47. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, ekintzak eraikuntzan (DB-SE-AE). 1. Alderdi orokorrak. 2. Ekintza iraunkorrak. 3. Ekintza aldakorrak. 4. Ustekabeko ekintzak.
48. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, zimenduak (DB-SE-C). 3. Azterketa geoteknikoa. 7. Lurra prestatzea. A eranskina. Terminologia.
49. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. 4. Zuzeneko zimenduak. 4.1. Definizioak eta tipologiak. 4.5. Eraikuntzako baldintzak. 4.6. Kontrola. 5. Zimendu sakonak. 5.1. Definizioak eta tipologiak. 5.4. Eraikuntzako baldintzak eta kontrolekoak. 6. Euste-elementuak. 6.1. Definizioak eta tipologiak. 6.4. Eraikuntzako baldintzak eta kontrolekoak.
50. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, altzairua (DB-SE-A). 1. Alderdi orokorrak. 3. Iraunkortasuna. 4. Materialak. 10. Egikaritzea. 12. Kalitatearen kontrola. 13. Ikuskapena eta mantentze-lanak.
51. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, fabrika (DB-SE-F). 1. Alderdi orokorrak. 3. Iraunkortasuna. 4. Materialak. 6. Eraikuntza-irtenbideak. 7. Egikaritzea. 8. Egikaritzearen kontrola. 9. Mantentze-lanak.
52. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, zura (DB-SE-M). 1. Alderdi orokorrak. 3. Iraunkortasuna. 4. Materialak. 11. Egikaritzea. 13. Kontrola.
53. gaia.–Neurketak eta aurrekontuak. Definizioa. Oinarrizko kontzeptuak. Obra aurrekontuak. Administrazioarekiko kontratuetako oinarrizko kontzeptuak. Prezioen koadroak. Aurrekontuaren egitura. Ziurtagiriak.
54. gaia.–1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa. Eraikuntza lanetako segurtasuna eta osasuna. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Berariazko segurtasun eta osasun xedapenak obren proiektu eta exekuzio faseetan. III. kapitulua. Langileen eskubideak. III. kapitulua. Langileen eskubideak.
55. gaia.–108/2014 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, eraikinen ebaluazio txostena arautzen duena. 322/2000 Foru Dekretua, urriaren 2koa, Nafarroako Gobernuak emana, eraikinaren liburua arautzen duena.
56. gaia.–23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituena.
57. Gaia.–FOM/3460/2003 Agindua, azaroaren 28koa, onesten duena errepideen jarraibideko "6.1 IC Bide zoruen sekzioak" araua (2003ko abenduaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iragarkiaren kodea: L2509299
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
