2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, gizarteratzeko goi-mailako teknikarien 14 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Epaimahaiaren osaera
Giza Baliabideetako alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2025eko uztailaren 16an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko gizarteratzeko goi-mailako teknikarien 14 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren bosgarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak 2025eko martxoaren 26an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14koan, argitaratu baitzen, EBATZI DUT:
1.–Epaimahaia honako hauek osatuko dutela xedatzea:
Epaimahaiburua: Rubén Unanua Ruiz, Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Alorreko zuzendaria.
Epaimahaiburu ordezkoa: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria.
Epaimahaikidea: Bárbara García Benítez, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeak izendatua.
Epaimahaikide ordezkoa: Julio César López Polo, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeak izendatua.
Idazkaria: Margot Moreno Fernández, Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Alorreko idazkari teknikoa.
Idazkari ordezkoa: Arantxa Campo Mayo, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko idazkari teknikoa.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko uztailaren 16an.–Giza Baliabideen alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2509711