157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Noaingo 5. eremuko U.E. 5.5 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzak 2025eko uztailaren 17an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Noaingo 5. eremuko UE 5.5 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua, Serrería Esparza SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noainen, 2025eko uztailaren 17an.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2509921