157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Gora jotzeko 25-00987 errekurtsoa administrari-ofizialaren lau lanpostu huts, euskarako C1 mailako nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin, oposizio bidez betetzeko deialdiari buruz

Lucia Sesma Vallesek (Nafarroako Langile Komisioak sindikatuko Herritarrendako Zerbitzuen Federazioaren idazkari nagusi gisa) eta Ruben Velasco Frailek (Burlatako Udaleko Langileen Batzordeko kide gisa) 25-00463 gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Burlatako Alkatetzaren 2025eko martxoaren 20ko 801. Ebazpenaren aurka, eta, hortaz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak errekurtso horri lotutako administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu dio Burlatako Udalari. Ebazpen horren bidez onetsi ziren administrari-ofizialaren lau lanpostu huts, euskarako C1 mailako nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin, oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

Jakinarazten da bat etorriz xedatuta dagoenarekin urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan, eta epatze deia egiten, agertzeko Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, sarrera Ezkirotz kaletik; 31007 Iruña) hamar egun baliodunean, jakinarazpen hau egiten denetik hasita.

Burlatan, 2025eko uztailaren 17an.–Jarduneko alkatea, Jose M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L2509854