157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Ostadar 0-3 urte bitarteko ikastetxea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2025eko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Orkoiengo Ostadar 0-3 urte bitarteko ikastetxea arautzen duen udal ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2025eko uztailaren 23an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2510190