157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Deialdia, administrari-ofizialen plaza bat barne igoera murriztuan oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Fernando Anbustegi Goñi, Baztango (Nafarroa) Udaleko alkatea.

Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, 2025eko uztailaren 18an, honako ebazpen hau eman dut:

EBAZPENA:

–Ikusirik administrari-ofizialen plaza bat, C mailakoa, barne igoera murriztuan (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko espedientean jasotako jarduketak.

–Kontuan harturik 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

XEDATZEN DUT:

1. Prozedura abiaraztea administrari-ofizialen plaza bat, C mailakoa, barne igoera murriztuan (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

2. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Baztanen, 2025eko uztailaren 22an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

DEIALDIA

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea administrari-ofizialen plaza bat, C mailakoa, barne igoera murriztuan (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz) oposizio-lehiaketa bidez.

1.2. 2025erako udal plantilla organikoa onetsi zen hasiera batez 2025eko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, eta gero behin betiko onetsi zen maiatzaren 22an egindako osoko bilkuran (2025eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 9koa); bertan ezarri zen barne igoera murriztua erabiltzea plantilla organikoan 1.10 zenbakia duen administrari laguntzaileen plaza C mailako administrari-ofizial (Alkatetza) bihurtzeko, 1.15 zenbakia duen plazaren ordainsari osagarriekin, dagozkion hautaproben deialdiaren bidez, 215/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluari jarraikiz. Maila horretan sartzeko arrazoia da dagokien lanean egin behar izatea goragoko mailari dagozkion zereginak.

1.3. Hautaprobak gainditu ondoan aipatu lanpostuan aritzeko izendatzen den izangaia C mailan/taldean sartuko da, eta plantilla organikoan 1.15 zenbakia duen plazarako ezarritako ordainsari osagarriak jasoko ditu, gaur egungoen ordez.

1.4. Mailaz igoko da prozedura gainditu eta deialdiko plazan sartzen den izangaia.

1.5. Mailaz igoko dena atxikirik geratuko da lehendik ere zituen lanpostu, zerbitzu eta arloei, deialdiko maila eta kategoriari eta eskatutako ikasketei dagozkien eginkizunak eta lanak betetzen ari baitzen dagoeneko, eta ordura arte betetzen zituen eginkizunak beteko ditu, baita bere maila berriari dagozkionak ere.

1.6. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen araubide juridikoa, izan funtzionarioena edo lan-kontratudunena. Halaber, eutsiko dio eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Baztango Udaleko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, D mailan edo taldean egotea, eta ahozko eta idatzizko C1/EGA/HEOko 5. maila izatea.

b) Baztango Udalean funtzionario edo lan-kontratudun finko izendatua izatea ahozko eta idatzizko C1/EGA/HEOko 5. maila hizkuntza-eskakizuna duen administrari laguntzaileen plaza bat betetzeko.

c) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada administrazio honetako bertze lanpostu finko edo aldi baterako batean.

d) Bortz urteko antzinatasun aitortua frogatzea Nafarroako Administrazio Publikoetan.

e) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukitzea Batxilergo titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulazioaren baldintzaren ordez, kasu honetan (C maila) aukeran egonen da administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasun aitortua izatea frogatzea, 15.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

3.–Eskabideak.

3.1. Hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskabidea, deialdi honen II. eranskinaren arabera, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, hogei egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira epaimahaiak baloratu beharreko merezimendu guztiak, deialdi honen arabera.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatu eta aurkeztutakoak ebatzita, alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Izangai bazterturik ez bada, zerrenda hori zuzenean onesten ahalko da behin betiko zerrenda gisa.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Baztango Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: Baztango Udaleko lehen alkateordea.

–Epaimahaikidea: Baztango Udaleko Idazkaritzako administrari-ofiziala.

–Ordezkoa: Baztango Udaleko Gordailuzaintzako administrari-ofiziala.

–Epaimahaikidea: Baztango Udaleko kontu-hartzailea.

–Ordezkoa: Baztango Udaleko arkitektoa.

–Epaimahaikidea: Baztango Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.

–Ordezkoa: Baztango Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Baztango Udaleko idazkaria.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean (aipatutako urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, oposizioaldia lehenbizi eta lehiaketaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zer ordutan hasiko den oposizio-lehiaketa. Deialdia argitaratzen denetik oposizioaren azterketa egin arte gutxienez bi hilabete igaro beharko dira.

6.3. Oposizioaldia.

6.3.1. Ariketa teoriko-praktikoa: idatziz erantzun beharko zaie 35 galderari. Horiek izanen dira I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoak. Zenbait erantzun emanen dira aukeran galdera bakoitzean, baina bakarra izanen da zuzena. Ariketa egiteko gehieneko denbora izanen da epaimahaiak ezartzen duena.

Erantzun zuzen bakoitzeko 2 puntu emanen dira.

6.3.2. Epaimahaiak iragarki-taulan eta, kasua bada, web-orrian emanen du argitara lehen ariketaren emaitza, eta hiru egun naturaleko epe bat irekiko da alegazioak egiteko. Hura bukatutakoan, eta alegazioak ebatzita (baldin aurkeztu badira), behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

6.3.3. Oposizioaldiko ariketari gehienez ere 70 puntu emanen zaizkio.

6.3.4. Oposizioaldiko ariketa baztertzailea izanen da. Bazterturik geldituko dira ariketan gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

6.3.5. Hautaketa-prozedura bukatuta, epaimahaiak argitara emanen ditu izangaien zerrenda eta bakoitzak lortutako kalifikazioak, ariketa egin den tokian bertan eta Baztango Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

6.3.6. Deialdi bakarra eginen da probetarako, eta haietara izangaiek agertu beharko dute nortasun agiri nazionala edo horren legezko baliokidea aldean daramatela. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

6.4. Lehiaketaldia.

6.4.1. Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

6.4.2. Merezimenduen baremoa:

a) Nafarroako administrazio publikoetan, administrari laguntzailearen edo administrari-ofizialaren lanpostuan egindako urte bakoitzeko, 2 puntu. Gehienez ere, 23 puntu.

Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da. Era berean, lanaldi partzialetan egindako zerbitzuen kasuan, emanen da proportzioan dagokion puntuazioa.

b) Ingelesa, frantsesa eta alemana: gehienez ere 7 puntu. Balorazio hori baremo honen arabera eginen da: 7 puntu C1 izateagatik; 5,6 puntu B2 izateagatik; 4,2 puntu B1 izateagatik; 2,8 puntu A2 izateagatik, eta 1,4 puntu A1 izateagatik.

6.4.3. Lehiaketaldiko puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez.

6.4.4. Lehiaketaldia bukaturik, izangai bakoitzaren puntuazioa jendaurrean paratuko da, Baztango Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda.

7.1. Ariketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean paratuko du gainditu dutenen zerrenda, lortu duten puntuazioaren arabera, Baztango Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

7.2. Epaimahaiak izendapen proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari, egoki den izangaiaren alde, hau da, prozedura gainditu eta deialdiko plaza-kopuruan sartzen den izangaiaren alde. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Aurreko oinarrian aipatutako hautaketa-prozedura bukatutakoan, alkateak, izendapen proposamenarekin bat, ebazpen bidez izendatuko du prozedura gainditu eta deialdiko plaza-kopuruan sartzen den izangaia, eta horrek izanen duen maila berria zehaztuko du. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Izangai izendatuak lanpostuaz jabetu beharko du, edo lan kontratuaren eranskina formalizatu, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean. Norbait plazaz jabetzen ez bada, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, maila berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. gaia.–Informatikari buruzko ezagutza orokorrak: Outlook, Word, Excel eta Access.

2. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Udalerria, I. kapitulua. Lurraldea eta biztanleria.

3. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. tituluaren I. kapituluaren 1. atala eta II. tituluaren I. kapitulua, Xedapen orokorrak.

4. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. III. titulua, Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien partaidetza.

5. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. IX. tituluaren I. kapitulua, Prozedura eta araubide juridikoa, IX. tituluaren II. kapituluaren 1. eta 2. atalak, Xedapen orokorrak, eta Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

6. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: I. tituluaren III. kapituluaren 1. atala: Foru lege honen mendean dauden kontratuen definizioa.

7. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: I. tituluaren III. kapituluaren 2. atala: Kontratu publikoen araubide juridikoa.

8. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena. V. tituluaren I. kapituluaren 1. atala, Hirigintza-lizentziak.

9. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: I. tituluaren I. kapitulua, Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua.

10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: II. tituluaren I. kapitulua, Jarduteko printzipio orokorrak.

11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: II. tituluaren II. kapitulua, Baldintzak eta epeak.

12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: V. tituluaren II. kapituluaren 1. atala, Printzipio orokorrak. Administrazio-errekurtsoak.

13. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Atariko tituluaren II. kapitulua.

14. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa: I. titulua, Xedapen orokorrak.

15. gaia.–Baztango ordenantza, koto eta paramentu berriak. I. titulua, Xedapen orokorrak. Baztango administrazio organoak.

II. ERANSKINA.–ESKABIDEA, DEIALDI HONETAN PARTE HARTZEKO: ADMINISTRARI-OFIZIALEN PLAZA BAT, C MAILAKOA, BARNE IGOERA MURRIZTUAN (NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZERBITZUKO LANGILEEN ESTATUTUAREN 15.6 ARTIKULUAN EZARRITAKOARI JARRAIKIZ) OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

IZEN-DEITURAK

NANa/AIZa

JAIOTEGUNA

NAZIONALITATEA

EGUNGO BIZILEKUA

P. kd.

HERRIA

TELEFONO MUGIKORRA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

AZALTZEN DUT:

–Betetzen ditudala deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintza guzti-guztiak.

–Eskabide honi eransten dizkiodala deialdiaren oinarrietan eskatzen diren agiriak:

Nortasun agiri nazionalaren bi aldeen kopia.

Batxilergoko tituluaren, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoaren edo titulu baliokide baten kopia.

–Euskararen C1 mailako ezagutza frogatzeari dagokionez (markatu bidezkoa dena):

Eskabide honekin batera, aurkezten dut euskaraz C1 mailan badakidala (ahoz eta idatziz) frogatzen duen dokumentazioaren kopia.

Euskararen ezagutza frogatzeko proba egitea eskatzen dudala.

ESKATZEN DUT:

–Onartua izatea C mailako administrari-ofizialen plaza bat lehiaketa-oposizio bidez eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritako prozeduraren bidez betetzeko deialdian (....................... zenbakia duen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia, 2025eko ........................aren ......(e)(a)n).

Sinadura

MEREZIMENDUA

LANPOSTUA

LAN EGINDAKO EGUNAK

Nafarroako administrazio publikoetan emandako zerbitzuak

HIZKUNTZAK:

INGELESA

FRANTSESA

ALEMANA

Eskabidearekin batera, eskatzaileak alegatutako merezimenduak justifikatzeko agiriak aurkeztu beharko dira. Epaimahaiak, egoki baderitzo, eskatzaileari eskatzen ahalko dio alegatutako merezimenduei buruzko dokumentazio argigarria aurkezteko. Kasu horietan, bortz egun baliodun emanen dira.

Iragarkiaren kodea: L2510019