1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
496/2025 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2024-2025 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dituena.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2024-2025 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Batxilergoko lau ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia apirilaren 30eko 265/2025 Ebazpenaren bidez egin zen.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabilita,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean 2024-2025 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak ikasle hauei esleitzea:
–Samaa Kadri Kasmi, Corellako Alhama BHIkoa.
–Marlen Gil Chivite, Corellako AGMDEkoa.
–Iker Hualde Vaca, Iruñeko Mendillorri BHIkoa.
–María Isabel Mangado Del Castillo, Iruñeko Liceo Monjardín ikastetxekoa.
2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Batxilergoko Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.
3. Agintzea ikasle horien ikasketa espedientean ager dadila 2024-25 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezia lortu dutela.
4. Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenbiziko kurtsoa egiteko zerbitzu akademikoen prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik deskontatzea. Gainera, Batxilergoko Sari Berezien deialdia egiten duen apirilaren 30eko 265/2025 Ebazpenak zortzigarren oinarriko zortzigarren atalean dioen bezala: Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan goi mailako ikasketen lehen kurtsoa egiten ez duten ikasleek, bai eta Batxilergoan ohorezko matrikula lortzeagatik salbuetsita daudenek ere, 400 euro jasoko dituzte, "Sariak eta lehiaketak" izeneko 420005 42800 4800 321100 partidaren kargura.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateetako Zuzendaritza Nagusiari, saritutako ikasleek ikasi duten ikastetxeei, Corellako Alhama BHIri, Corellako AGMDEri, Iruñeko Mendillorri DBHri, Iruñeko Liceo Monjardín ikastetxeari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko uztailaren 21ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2509998