157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Laborantzako herri-lurrak enkante publikoan

Arroizko Udalak, 2025eko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki du enkante publiko bat egitea, ahozko posturen bidez, zenbait laborantzako herri-lur adjudikatzeko. Herri-lur horien zerrenda dago adjudikaziorako prozedura arautzen duen baldintza-agirian, interesdun guztien eskura, udal bulegoetan.

Adjudikazio epea behin betiko adjudikazioa egiten denetik hasita zenbatzen hasiko da, eta 2030eko uztailaren 31n amaituko da. Nolanahi ere, urtero erregistratzen diren auzotarren eskaera berriei erantzuteko lursailak gorde beharko dira nahitaez.

Enkantea abuztuaren 26an izanen da, 12:00etan, udalerriko kultur etxean (La Fuente kalea 6, Arroitz), udaletxean obrak egiten ari baitira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2025eko uztailaren 24an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2510144