157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1629/2025 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko ekainaren 27an emandako 1313/2025 Ebazpenean atzemandako akatsak –ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko ofizial izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko; horixe da OLko administrariaren lanpostuari eman zaion izen berria–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2025eko ekainaren 27ko 1313/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko ofizial izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko -horixe da OLko administrariaren lanpostuari eman zaion izen berria-. Ebazpen hori 148 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2025eko uztailaren 24an.

Zenbait akats atzeman dira ebazpen horren III. eranskinean jasotako lanpostuetako batzuen lanaldian; beraz, bidezkoa da haiek zuzentzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak."

Aintzat hartuta TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten proposamena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko ekainaren 27an emandako 1313/2025 Ebazpenaren III. eranskinean atzemandako akatsak -ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko ofizial izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko; horixe da OLko administrariaren lanpostuari eman zaion izen berria-.

Honela dioen tokian:

III. ERANSKINA.–LANPOSTU HUTSAK: ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA

LANPOSTUA

ZER ATALI ATXIKIA

CAMPUSA

LANALDIA

HIZKUNTZAK

766

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA

IRUÑEA

SILZ

776

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA

IRUÑEA

SILZ

E–C1

Honela esan behar du:

III. ERANSKINA.–LANPOSTU HUTSAK: ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA

LANPOSTUA

ZER ATALI ATXIKIA

CAMPUSA

LANALDIA

HIZKUNTZAK

766

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA

IRUÑEA

G

776

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA

IRUÑEA

G

E–C1

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko uztailaren 30ean.–Mar González Paredes, kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2510266