157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa, Imarkoaingo 3. poligonoko 918. eta 919. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko uztailaren 24ko 2025-0934 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Imarkoaingo 3. poligonoko 918. eta 919. lurzatietarako xehetasun-azterketa, jarraikiz José Luis Salinas Garín arkitektoak idatzitako agiriari. Brickhome Promoción y Construcción SLk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara.

Noainen (Elortzibar), 2025eko uztailaren 28an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2510175