157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

266/2025 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 234/2025 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsak eta aldatzen baita II. eranskina. Ebazpen horren bidez, onetsi zen Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako eta Hezkuntza Bereziko unitateetako hezkuntza-itunak aldatzea 2025-2026 ikasturterako.

Hezkuntza Departamentuko Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuko zuzendariak, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan xedatutakoarekin, txosten bat aurkeztu du adierazteko beharrezkoa dela Langileen eta Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 234/2025 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzea. Era berean, beharrezkoa da ebazpen horren II. eranskina aldatzea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Ekainaren 3ko 234/2025 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzea, 2025-2026 ikasturterako itundu beharreko unitateei dagokienez, honen arabera:

I. ERANSKINA.–ITUNEN ALDAKETA

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOKO ITUNEN ALDAKETA. 2025-2026 IKASTURTEA

Iruñeko San Cernin ikastetxe itundu pribatua ez zenez sartu ikastetxeen zerrendan, nahiz eta eskaera sartu Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 426/2024 Ebazpenean ezarritako epean (ebazpen horren bidez ezartzen da Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako eta Hezkuntza Bereziko unitateetako hezkuntza-itunak aldatzeko prozedura, 2025/2026 ikasturterako), bidezkoa da akatsa zuzentzea, ikastetxe hori sartuz:

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

OHARRAK

2024-2025

2025-2026

ITUNDUAK

ESKATUTAKOAK

ITUNDUAK

IRUÑA

SAN CERNIN

12

12

Honako hau dioen tokian:

BATXILERGOKO ITUNEN ALDAKETA. 2025-2026 IKASTURTEA

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

OHARRAK

2024-2025

2025-2026

ITUNDUAK

ESKATUTAKOAK

ITUNDUAK

SARRIGUREN

SANTA MARÍA LA REAL

7

8

8

(2)

Honela behar du:

BATXILERGOKO ITUNEN ALDAKETA. 2025-2026 IKASTURTEA

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

OHARRAK

2024-2025

2025-2026

ITUNDUAK

ESKATUTAKOAK

ITUNDUAK

SARRIGUREN

SANTA MARÍA LA REAL

7

8

7

(2)

2. Ekainaren 3ko 234/2025 Ebazpenaren II. eranskina aldatzea, non baimendutako edukieraren gainetik 2025-2026 ikasturtean itundu beharreko unitateak jasotzen baitira. Aldaketaren ondorioz, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko, Haur Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Hezkuntza Bereziko unitateak baizik ez dira sartuko, eta ebazpen horren II. eranskinaren ordez ebazpen honen eranskina txertatuko da.

3. Ebazpen hau eta haren eranskina jakinaraztea ikastetxe interesdunei, bai eta ekainaren 3ko 234/2025 Ebazpenaren II. eranskinean agertzen ziren Lanbide Heziketako ikastetxeei ere. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau eta dagokion eranskina igortzea Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Hezkuntzako Plangintzaren Arlora, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Unitatera eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 3an.–Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Eneko Ardaiz Ganuza. (Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 26ko 107/2024 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera, haren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak).

II. ERANSKINA.–ALDI BATERAKO ITUNDUTAKO UNITATEAK 2025-2026 IKASTURTERAKO

HERRIA

IKASTETXEA

ETAPA

BAIMENDUTAKO GEHIENEKO EDUKIERAREN GAINETIK 2025-2026 IKASTURTERAKO ITUNDUAK

MAILA/ZIKLOA

OHARRAK

LODOSA

LA MILAGROSA

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA

1

3. MAILA

(1)

TUTERA

COMPAÑÍA DE MARÍA

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA

3

1. MAILA, 2. MAILA, 3. MAILA

(2)

VIANA

ERENTZUN IKASTOLA

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA

1

1. MAILA

(2)

TAFALLA

GARCES DE LOS FAYOS IKASTOLA

LEHEN HEZKUNTZA

1

4. MAILA

(2)

TUTERA

COMPAÑÍA DE MARÍA

LEHEN HEZKUNTZA

6

1. MAILA, 2. MAILA, 3. MAILA, 4. MAILA, 5. MAILA, 6. MAILA

(2)

VIANA

ERENTZUN IKASTOLA

LEHEN HEZKUNTZA

2

1. MAILA, 2. MAILA

(2)

BARAÑAIN

STA. LUISA DE MARILLAC

DBH

1

CURRICULUM ANIZT. 4. MAILAN

(2)

BERA

LABIAGA IKASTOLA

DBH

2

1. MAILA, 2. MAILA

ZIZUR TXIKIA

SAN FERMIN IKASTOLA

DBH

4

1. MAILA, 2. MAILA, 3. MAILA, 4. MAILA

ETXARRI ARANATZ

SAKANA IKASTOLA

DBH

2

2. MAILA, 3. MAILA

(2)

IRUÑA

STA. CATALINA LABOURÉ-STMO SACRAMENTO

DBH

2

CURRICULUM ANIZTASUNA 3. ETA 4. MAILETAN

(2)

ZIZUR TXIKIA

SAN FERMIN IKASTOLA

BATXILERGOA

1

1. MAILA

(2)

ALTSASU BHI

IÑIGO ARITZA

HEZKUNTZA BEREZIA

1

TU/AEN IKASGELA

(2)

ETXARRI ARANATZ

ANDRA MARI IKASTOLA

HEZKUNTZA BEREZIA

1

TU/AEN IKASGELA

(2)

ETXARRI ARANATZ

SAKANA IKASTOLA

HEZKUNTZA BEREZIA

1

IKASGELA ALERNATIBOA BIGARREN HEZKUNTZAN

(2)

IRUÑA

LA COMPASIÓN-ESCOLAPIOS

HEZKUNTZA BEREZIA

1

CBU

(2)

IRUÑA

STA. CATALINA LABOURÉ

HEZKUNTZA BEREZIA

3

TU/AEN IKASGELA BAT LEHEN HEZKUNTZAN. CBU BAT ETA LANBIDE HEZIKETA BEREZIKO ZIKLO BAT OINARRIZKO MAILAN

(2)

Iragarkiaren kodea: F2509501