1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
259E/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, akats batzuk zuzentzen dituena Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 81E/2025 Foru Aginduan, zeinaren bidez onesten baita farmazia bulegoen eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko itunetarako baldintzen esparru-akordioa.
Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 81E/2025 Foru Aginduaren bidez onetsi zen farmazia bulegoen eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko itunetarako baldintzak ezartzen dituen esparru-akordioa.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia eta Prestazioen Zuzendariordetzako Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuko buruaren 2025eko ekainaren 13ko txosten batean, ordea, ezartzen da ezen, foru agindu hori argitaratu ondoren, akats batzuk atzeman direla A eranskinean, itzulketarako arrazoiak adieraztean, bai 5.2.2 atalean (Baliogabetze partziala) bai "Itzultzeko arrazoien kodifikazioa" izeneko A.I eranskinean. Era berean, akats batzuk gertatu dira testua Nafarroako Aldizkari Ofizialerako maketatu eta bertan argitaratzeko prozesuan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
Lehena.–Akats batzuk zuzentzea Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 81E/2025 Foru Aginduaren eranskinean. Foru agindu horren bidez onesten da farmazia bulegoen eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko itunetarako baldintzen esparru-akordioa.
Bigarrena.–Foru agindu hau igortzea Nafarroako Farmazia Laguntzarako Batzordeari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea foru agindu hau eta farmazia bulegoen eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko itunetarako baldintzak ezartzen dituen esparru-akordioa, eranskinean jaso dena, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko uztailaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Farmazia bulegoen eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko itunetarako baldintzen esparru-akordioa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F2509874