157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Akats zuzenketa, udaltzain-agenteen 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian

Alkatetzaren 2025eko uztailaren 9ko 1781/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi da ofizioz zuzentzea Burlatako Udaleko udaltzain-agenteen bortz lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren III. eranskinean atzeman den oker materiala (deialdia Alkatetzaren maiatzaren 28ko 1410/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2025eko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, ekainaren 19an). Ikusi da "Bigarren probari (gaitasun fisikoa) dagozkion ariketak" izenburua duen III. eranskina osatu gabe dagoela 2025eko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 19an, argitaratu zen iragarkian. Horrenbertzez, eranskina osorik argitaratzen da.

Burlatan, 2025eko uztailaren 9an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

III. ERANSKINA.–BIGARREN PROBARI (GAITASUN FISIKOA) DAGOZKION ARIKETAK

1.–Bankuko press-a, edo pisua jasotzeko proba, 38 kg gizonendako eta 24 kg emakumeendako.

Deskripzioa: banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonendako, eta 24 kilokoa emakumeendako. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz helduz eta hatzak itxirik eta sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da erabili ez eskularrurik, ez heltzea errazten duen bertze edozein substantziarik, ez eta jantzia kendu ere, bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da; galtzaren barrenetik sartu beharko da.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ZENBAT ALDIZ GIZONEK

ZENBAT ALDIZ EMAKUMEEK

NOTA

30 baino gutxiago

20 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 artean

20 eta 25 artean

5,0

36 eta 41 artean

26 eta 31 artean

5,5

42 eta 46 artean

32 eta 36 artean

6,0

47 eta 50 artean

37 eta 40 artean

6,5

51 eta 54 artean

41 eta 44 artean

7,0

55 eta 57 artean

45 eta 47 artean

7,5

58 eta 60 artean

48 eta 50 artean

8,0

61 eta 62 artean

51 eta 52 artean

8,5

63 eta 64 artean

53 eta 54 artean

9,0

65

55

9,5

66 edo gehiago

55 edo gehiago

10,0

2.–Uretako trebetasun proba (50 metro estilo librean).

Deskripzioa: joan-etorria egin behar da igerian, estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean.

Ezin izanen da erabili neoprenozko jantzirik.

Ezin izanen da erabili urpeko betaurrekorik, ez eta urpean ibiltzeko bertze tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak. Nahitaezkoa da igeritako txanoa janztea.

Saio bakarra eginen da.

Nola eginen den: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretara bota eta 50 metro igerian eginen ditu (25 metroko tarte bat joateko eta 25 metro itzultzeko). Igerilekuaren ertzetik irten beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ez da igoko inolako irteera-plataformatara edo euskarritara.

Epaile kronometratzaileak "ya" erratean hasiko da ibilbidea.

Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak edo ertza euskarritzat edo abiada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-hamarrenak ez baitira kontuan hartuko):

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

NOTA

42"tik gora

48"tik gora

Baztertua

41"9tik 41"era bitarte

47"9tik 47"ra bitarte

5,0

40"9tik 40"ra bitarte

46"9tik 46"ra bitarte

5,5

39"9tik 39"ra bitarte

45"9tik 45"ra bitarte

6,0

38"9tik 38"ra bitarte

44"9tik 44"ra bitarte

6,5

37"9tik 37"ra bitarte

43"9tik 43"ra bitarte

7,0

36"9tik 36"ra bitarte

42"9tik 42"ra bitarte

7,5

35"9tik 35"ra bitarte

41"9tik 41"ra bitarte

8,0

34"9tik 34"ra bitarte

40"9tik 40"ra bitarte

8,5

33"9tik 33"ra bitarte

39"9tik 39"ra bitarte

9,0

32"9tik 32"ra bitarte

38"9tik 38"ra bitarte

9,5

31"9tik 31"ra bitarte

37"9tik 37"ra bitarte

10,0

3.–Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzeko aldean.

Nola eginen den: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bortz zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta, gero, bertze aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Izangai bakoitzari bigarren aukera emanen zaio ibilbide bakoitzean, lehenengo saioa baliogabetzat hartzen bada.

Saio baliogabea izanen da honako hau gertatzen denean:

a) Izangaiak zutoinetako bat botatzen duenean.

b) Zutoin bat hartzen duenean, eror ez dadin.

c) Izangaia ibilbidetik ateratzen denean.

Honako hauek dira kanporatzeko arrazoiak:

a) Ibilbideetako batean (A edo B) bi saio baliogabe egitea.

b) Probarako ezarritako gehieneko denbora gainditzea.

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbidetan egindako denbora batuko da (A + B), kontuan izanik ibilbideak bukatuko direla izangaiak berriz irteera marra gurutzatzen duenean. Ondoko eskalari jarraituko zaio (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko):

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

24"tik gora

26"tik gora

Baztertua

24"tik 23"9ra bitarte

26" eta 25"9 bitarte

5,0

23"8tik 23"7ra bitarte

25"8tik 25"7ra bitarte

5,5

13"6 eta 23"5 bitarte

25"6 eta 25"5 bitarte

6,0

23"4 eta 23"3 bitarte

25"4 eta 25"3 bitarte

6,5

23"2 eta 23"1 bitarte

25"2 eta 25"1 bitarte

7,0

23"0 eta 22"9 bitarte

25"0 eta 24"9 bitarte

7,5

22"8 eta 22"7 bitarte

24"8 eta 24"7 bitarte

8,0

22"6 eta 22"5 bitarte

24"6 eta 24"5 bitarte

8,5

22"4 eta 22"3 bitarte

24"4 eta 24"3 bitarte

9,0

22"2 eta 22"1 bitarte

24"2 eta 24"1 bitarte

9,5

22" edo gutxiago

24"0 edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).

Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute, zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzutearekin batera, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, lehenik bat eta gero bertzea. Hortaz, izangai guztiek erritmo berean egin beharko dute lasterketa, eta ez da onartuko inork lasterketaren erritmoa gainditzea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Soinua tarte erregularren arabera emanen da. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko.

Testaren helburua da markatzen den erritmoari eustea eskatzen diren epeak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada, metro bateko tartea gainditurik, probari bukaera emanen zaio bertzerik gabe.

Izangai bakoitzaren proba bukatuko da une honetan eta ordura arte egin dituen tarteak kontatutako dira.

Saioa baliogabetzat hartuko da ondoko kasu hauetan:

–Izangaia gelditzea, salbu eta une batez soilik gelditzen bada, 20 metroen marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ibilbide bat bukatutzat ematea muturreko marra edo haratago zapaldu gabe.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroen marratik metro bateko eremura.

–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra edo harago zapaltzera, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barrenean egonda, izangaiak ez badu lortzen marra zapaltzea seinale akustikoak jo baino lehen, abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko bertze marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko bertze marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat joko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:

TARTEAK (GIZONAK)

TARTEAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

10 baino gutxiago

8,0 baino gutxiago

Baztertua

10,0

8,0

5,0

10,5

8,5

5,5

11,0

9,0

6,0

11,5

9,5

6,5

12,0

10,0

7,0

12,5

10,5

7,5

13,0

11,0

8,0

13,5

11,5

8,5

14,0

12

9,0

14,5

12,5

9,5

15,0 edo gehiago

13,0 edo gehiago

10,0

Iragarkiaren kodea: L2509578