157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 16. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko uztailaren 15eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen 6. poligonoko 16. lurzatiko xehetasun-azterketa. Ibon Marquez Labairuk eta Irati Vicente Morenok sustatu dute 6. poligonoko 16. lurzatiko lerrokadurak aldatzeko, etxe bat egin ahal izateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, prentsan eta udal honen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.

Irunberrin, 2025eko uztailaren 16an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2509708