157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 391. lurzatian. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2025eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea hiri-jarduketarako plan berezia, Sartagudako 1. poligonoko 391. lurzatian, Gueorghe Sorin Cotozek ekimen pribatuz sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sartagudan, 2025eko ekainaren 30ean.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2509973