2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 2025-2028 aldirako funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan baldintzei buruzkoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri da Berriozarko Udalaren zerbitzuko funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan baldintzei buruzko 2025-2028 aldirako Akordioaren I. II. III. eta IV. eranskinen 6. eta 9. artikuluen aurka.
Interesdun guztiak epatzen dira, 163/2025 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen, Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).
Berriozarren, 2025eko uztailaren 24an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2510077