2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Bake epaile titularraren kargua hutsik
Cadreitako Udalak bake epaile titularraren kargua hutsik dela iragartzen du, jarraituz xedatutakoari Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, baita Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7.ean ezarritakoari.
Bake epaile izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Era berean bete beharko dituzte aipatu 3/1985 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak.
Bake epailea izateko behar da espainiarra izatea, adinez nagusia, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 303. artikuluak ezgai izateko ezarritako arrazoietarik bakarrik ere ez izatea.
Interesdunek eskabideak aurkeztu behar dituzte Cadreitako Udalaren erregistro orokorrean, edo egoitza elektronikoaren bidez. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izanen dute, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Eskabidearekin batera aurkeztu beharko dute espediente pertsonal bat, honako alderdi hauek jasoko dituena: titulu akademikoa, eskarmentua eta merezimenduak, identifikazio datuak eta gaitasunari eta bateragarritasunari buruzko betekizunak.
Aditzera ematen da, jarraikiz xedatuari Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan.
Cadreitan, 2025eko uztailaren 8an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L2509555