1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
79/2025 EBAZPENA, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eraikitzeko administrazio-baimena ematen baita Atezko udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko 1,125 MW-eko "Oarriz" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari lotutako transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako.
1. Eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera.
Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 162/2024 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eman zen energia elektrikoa ekoizteko 1,1 MW-eko "Oarriz" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako. Ebazpen hori 2025eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 27koan.
Instalazio fotovoltaikoen potentzia instalatuak interpretatu eta kalkulatzeko irizpidea aldatu denez eta ebakuazio linean aldaketa bat egin denez, ingurumen ukipenei buruzko txostena eman zuen ebazpenean hala eskatu baitzen, 2025eko apirilaren 14an Believe In Change SLk eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zuen Atezko udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko 1,125 MW-eko "Oarriz" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari lotutako transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoari jarraikiz.
Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, eguzki-instalazioak 2,62 hektarea hartuko ditu, eta udalerri horretako 1. poligonoko 5. lurzatian kokatuko da. Proiektua, oro har, elementu nagusi hauek osatzen dute:
–2.295 modulu fotovoltaiko, SOLAR SPACE (SSA-66HD 610N) motakoak, 610 Wp-koak edo antzekoak, 85 egitura finkoren gainean jarriak, egitura horietako bakoitzak 27 modulu dituela, horizontalki jarrita 3 ilaratan eta 9 zutabetan; guztira 1.399,95 kWp-ko potentzia gorena dute.
–5 inbertsore, SUNGROW SG250HX motakoak, 225 kW-eko gehieneko potentziakoak erregimen iraunkorrean (1.125 kW-eko potentzia instalatua), 220 kW-era mugatuak sarean 1.100 kW jartzeko (enpresa banatzaileak emandako sarbide-ahalmena).
–Behe-tentsioko lur azpiko konexioa, inbertsoreetatik transformazio-zentrora, zeinak hormigoizko etxola aurrefabrikatu bat baitauka erdi-tentsioko gelaxketarako, bai eta aire zabaleko 1.250 kVA-ko transformadore bat ere (0,8/13,2 kV-ekoa), babes-hesi metalikoarekin, sortutako energiaren tentsioa 8800 V-etik 13,2 kV-era igotzeko.
–Lur azpiko ebakuazio-linea, 13,2 kV-ekoa (447,52 metro), transformazio-zentrotik banaketa-sarearekiko konexio-puntura (lehendik dagoen Ultzama-Ostitz L02 ETALa).
2. Kontsulten tramitea.
Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, proiektuaren separatak bidali zitzaizkien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:
ERAKUNDEA | TXOSTENA | DATA |
Atezko Udala | | |
Ondare Arkitektonikoaren Atala | X | 2025-05-30 |
Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala | | |
Zainketa Zerbitzua (Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia) | | |
i-DE Redes Eléctricas Inteligentes | | |
Telefónica de España | X | 2025-04-23 |
Araudi beraren arabera, aipatutako txostenak sustatzaileari bidali zitzaizkion.
Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen eranskinean laburbiltzen dira.
3. Proiektuaren aldeko ingurumen ukipenen ebaluazioa.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 87E/2024 Ebazpenaren bidez, proiektuaren aldeko ingurumen ukipenen ebaluazioa egin zen, eta ingurumen ebazpenean bertan jasotako determinazioak bete beharko dira.
2025eko apirilaren 16an, Azpiegitura Energetikoen Atalak Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igorri zituen aurkeztutako proiektuak eta artxibo geografikoak, eta eskatu zion atal horri proiektu horiek ingurumen ukipenen gaineko txostenarekin bat zetozen ebazteko.
Ingurumen Ebaluaziorako Atalak 2025eko apirilaren 24an adierazi du aldaketek ez dutela aldaketa funtsezkorik ekartzen apirilaren 15eko 87E/2024 Ebazpenaren bidez ebaluatu eta aldeko txostena eragin zuenarekin alderatuta; horrekin batera, aurkeztutako azken proiektuak ontzat ematen ditu, aipatutako ebazpenak emandako proiektuaren alde emandako ingurumen ukipenen gaineko txostena kontuan hartuta, betiere, eta txosten horretan jasotako baldintzek indarra dutela ere adierazita.
4. Lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimentzea.
Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 391E/2024 Ebazpenaren bidez, proiekturako lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimendu ziren, eta hirigintza ebazpenean bertan jasotako determinazioak bete beharko direla adierazi zen.
2025eko apirilaren 16an, Azpiegitura Energetikoen Atalak Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera igorri zituen aurkeztutako proiektuak eta artxibo geografikoak, egiazta zezan proiektuak bat datozen lurzoru urbanizaezineko jardueren eta erabileren baimenarekin.
Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalak 2025eko uztailaren 2an adierazi du planteatutako aldaketak ez duela lurzoru urbanizaezineko jarduera eta erabileretarako baimen berririk behar, urriaren 7ko 391E/2024 Ebazpenaren bidez emandakoaren babesean dagoela iritzita.
5. Eraikitzeko administrazio-baimenaren proposamena.
Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoa kontuan hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du eraikitzeko administrazio-baimena ematea Believe In Change SLri, energia elektrikoa ekoizteko "Oarriz" eguzki-instalazio fotovoltaikoa jartzeko.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Eraikitzeko administrazio baimena ematea Believe In Change SLri, Atezko udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko 1,125 MW-eko "Oarriz" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari lotutako transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako; 2025eko apirilaren 14an aurkeztutako exekuzio proiektua onesten da, eta obrak burutzeko hogeita hamasei hilabeteko epea ematen da.
2. Eraikitzeko administrazio-baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.
3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua, onesten dituena goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren Jarraibide Tekniko Osagarriak, JTO-GTE 01etik 23ra; otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua, onesten dituena goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren Jarraibide Tekniko Osagarriak, JTO-GTL 01etik 09ra; eta abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua, behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoa onesten duena.
4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.
5. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalera eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalera, Herri lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Kontserbazio Zerbitzura, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
7. Ebazpen hau jakinaraztea Believe in Change SLri, Telefónica de España SAUri eta I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
8. Ebazpen hau Atezko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko uztailaren 4an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.
ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
Jasotako txostenen laburpena eta azterketa azalduko dira jarraian:
1. txostena.–Telefónica de España SAU.
2025eko apirilaren 23an jasotako txostenean, Telefónica de España SAUk adierazten du ezen, dokumentazioa aztertuta, ez duela inolako eragozpenik aipatutako proiektua gauzatzeko, indarrean dagoen araudia betetzen bada. Halaber, gogorarazten du proiektuan bildutako lanak sustatzen dituen enpresa dela indarreko arauak betetzearen arduradun, bai diseinu fasean, bai gauzatze fasean.
2. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.
2025eko maiatzaren 30eko txostenean, Ondare Arkitektonikoaren Atalak aditzera ematen du ukipenik ez dagoela, atal horren eskumenari dagokionez.
Iragarkiaren kodea: F2509499