157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Esteribar

Deialdia, euskarazko udalekuetarako dirulaguntzak emateko 2025ean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 847595.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/847595).

2025eko maiatzaren 29ko osoko bilkuraren erabakia. Erabaki horren bidez, 2025eko euskarazko udalekuetarako dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onartu ziren.

Deialdi honen xedea da ikastetxe publiko zein ikastoletan euskaraz ikasten duten ikasleentzat antolatzen diren euskara hutsezko udaleku, kanpaldi eta/edo boluntario-lanetan parte hartzeak sortzen duen gastua hein batean finantzatzea.

Esteribarren, 2025eko uztailaren 22an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2509976