157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udaleko Administrazio Kudeaketako Unitateko arduradun lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda. Memoria entregatzeko epea eta ahozko azalpenaren data

Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau onetsi zuen 2025eko uztailaren 22an:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko Iruñeko Udaleko Administrazio Kudeaketako Unitateko arduradun lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zazpigarren oinarriarekin, zeina Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko azaroaren 13an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ekoan, argitaratu baitzen, EBATZI DUT:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartutako izangaiak:

***6768**

DE DIEGO RIOSALIDO, OLGA

***2328**

ECHARRI OSINAGA, EVA MARÍA

***5597**

LORENTE GRACIA, CRISTINA

Baztertutako izangaiak: inor ez.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera.

Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Luis Manuel Iribarren Aguerri, Iruñeko Udaleko Plangintza eta Koordinazioko Arloko burua.

Epaimahaiburu ordezkoa: José Francisco Ataún Roldán, Iruñeko Udaleko Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko burua.

Epaimahaikidea: María José Elverdin Garcés, Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Jesús Lecumberri Rada, Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Idazkaria: Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

Idazkari ordezkoa: Víctor Sarasa Astráin, Iruñeko Udaleko Udal Gerentziako legelaria.

3.–Memoria - Lana.

Deialdiaren oinarrietako 9.1. apartatuan aipatzen den memoria-lanak honako lan-ildo hauek izanen ditu ardatz:

–Lanpostuaren zereginak aztertzea.

–Lanpostuan aritzeko betekizunak, baldintzak eta bitartekoak.

–Administrazio Kudeaketako Unitateko zerbitzuaren antolaketa teknikoa.

Lan-memoria sarrera-erregistroaren bidez aurkeztuko da Iruñeko Udalaren edozein erregistrotako bulegoetan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bideetako edozein erabiliz.

Memoria aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, behin betiko zerrenda hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurkeztutako dokumentua PDF formatuan egon beharko da, eta betekizun hauek bete:

–Letra-tipoa: Arial.

–Tamaina, 12 puntu.

–Lerroartea, soila eta justifikatua.

–Luzera: 10 eta 15 orri bitarte (DIN A4), alde bakarretik.

–Orriak zenbakituta aurkeztu beharko da.

–Eranskinak eta erreferentzia bibliografikoak erantsiz gero, gehieneko 15 orrialde horien barruan egon beharko dute.

Pliken sistema erabiliko da; beraz, bidalitako dokumentuak ez du izen-abizenik izan behar, ezta bestelako identifikazio-daturik ere, hori izanen baita probatik baztertzeko arrazoietako bat; hori behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko zaie izangaiei.

Ahozko defentsa 2025eko irailaren 30ean eginen da, goizeko 11:30ean, Descalzos kaleko 72. zenbakiko udal-eraikineko beheko solairuan dagoen aretoan. Izangai bakoitzak zein ordu zehatzetan parte hartuko duen Udalaren webgunean argitaratuko da. Izangai bakoitzak 20 minutu izanen ditu aurkezpena egiteko.

Ahozko aurkezpenarekin batera PowerPoint erako aurkezpenen bat erabiliz gero, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio epaimahaiko idazkariari.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko uztailaren 22an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2510026