2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Dantxarineko UE-4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena
Udalak, 2024ko uztailaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Dantxarineko UE-4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Bostargi SLk sustatutakoa.
2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 29koan, argitara eman zen erabakia, eta jendaurreko epea igaro ondoren zenbait alegazio aurkeztu direnez, 2024ko abenduaren 27an udalbatzak ebatzi ditu, eta behin betiko onetsi du aipatu urbanizazio proiektua. Argitaratzeko zegoenez, orain egiten da.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 134. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Urdazubin, 2025eko uztailaren 4an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.
Iragarkiaren kodea: L2509546