157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 1. lurzatian, Imarkoainen. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak 2025eko uztailaren 15ean hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, 3. poligonoko 1. lurzatian, Imarkoainen. Aipatu plana Imarkoaingo Kontzejuak sustatu du, Elortzibarko Udal Planean aurreikusitako erabilera aldatzeko. Horrela, 1. lurzatian dagoen eraikina finkatuko da, zuzkidura-erabilerarekin, antolamenduz kanpo jotzeari utziko zaio eta ezabatuko da lurzatia bide publiko edo plaza izatera bideratzeko aurreikuspena, Pilar Garde Lafuente arkitektoak 2025eko maiatzaren 19an idatzitako agiriaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noainen (Elortzibar), 2025eko uztailaren 16an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2509856