2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Hiri-jarduketarako plan berezia Lekarozko 13. poligonoko 57. lursailean. Jendaurrean jartzea
Baztango Udalak, 2025eko uztailaren 22an egin ezohiko osoko bilkuran, 4. akordioan erabaki zuen hasiera batez onestea Lekarozko (Baztan) 13. poligonoko 57. lursailean hiri jarduketarako plan berezia, Unai Elizondo Urrutiak eta bertze batzuek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Baztanen, 2025eko uztailaren 22an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2509999