157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, honako honetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2025eko uztailaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen honako hau:

1. Aipatu ordenantzako (Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko Orkoienen) 8., 9., 10., 12. eta 13. epigrafeen aplikazioa eteteko erabakia bertan behera uztea. Etete hori Orkoiengo Udalak erabaki zuen, 2004ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, eta 2005eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n.

2. VII. Epigrafea ("Lanpostuak betetzeko deialdien tramitazioa") aldatzea, ordenantza honen barnean: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko Orkoienen.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2025eko uztailaren 23an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2510191