72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1042/2023 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena Luis José López Gómez, laborategiko teknikari espezialistaren (LTE) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

523/2023 EBAZPENA, 2023ko martxoaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PID2021-127409OB-C31".

525/2023 EBAZPENA, 2023ko martxoaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "P01 3749".

526/2023 EBAZPENA, 2023ko martxoaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "CPP2021-008757".

527/2023 EBAZPENA, 2023ko martxoaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "CPP2021-008757".

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 17ko 193/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 17ko 133/2021 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko obstetrizia eta ginekologiako erizain espezialisten (emagina) 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

72E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Jurramendi paisaia bereziaren multzoko planaren espedientea. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak sustatu du, udal hauekin elkarlanean: Aberin, Arellano, Arroitz, Aiegi, Barbarin, Deikaztelu, Lizarra, Iguzkitza, Lukin, Morentin eta Villamayor de Monjardín.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

79/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat, 2023. urtean bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea sustatzen duten proiektuak gara ditzaten. DDBN identifikazioa: 678535.

23E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, "Mugaz gaindiko kultura proiektuetarako dirulaguntzak. Euroeskualdea 2023" deritzon deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 683187.

293E/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, lupus gaixotasuna duten pertsonen fotobabeserako dirulaguntzen 2023ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 679948.

13/2023 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza deialdia onesten duena "Nafarroako toki entitateei ehizazainak kontratatzeko laguntzak emateko 2023an". DDBN identifikazioa: 680783.

238E/2023 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "2023ko Hondakinen Funtsa. Etxeko hondakinen urte anitzeko fluxua" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 680869.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

65C/2023 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Eguesibarko Golf Gorraiz SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

66C/2023 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Tafallako El Caserío SA enpresako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

1.7. BESTELAKOAK

36/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatean sartzeko Batxilergoaren ebaluazioa egiteko jarraibideak 2022-2023 ikasturterako.

39/2023 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, hezkuntzako premia bereziak dituzten ikasleengan erregulazio gabezia handia eragiten duten jokabide problematikoak ebaluatzeko, aztertzeko eta kasu horietan esku hartzeko protokoloa ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.

72E/2023 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita aldaketa nabarmena egiteko Barasoaingo udal-mugartean dagoen zerri ustiategi batean (umetarako zerramak eta 5 kg bitarteko zerrikumeen produkzioa), instalazioetan ezarritako zenbait aldaketa gauza daitezen. Hortaz, instalazioak eta hartan gauzatzen den jarduerak ebazpen honen eranskinean jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Granja Los Alecos SL da.

74E/2023 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela Arangurengo udal-mugartean animaliak elikatzeko pentsu konposatuak fabrikatzen dituen instalazio batean kamioiak desinfektatzeko gune bat prestatzeko aldaketa proiektua. Instalazioaren titularra AN SCOOP da.

75E/2023 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita oilaskoak gizentzeko hegazti instalazio baten aldaketa nabarmena. Instalazioa Oltza zendeako udal mugartean dago eta Zinarreka SL da titularra.

78E/2023 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Funesko udal mugartean barazki produktu izoztuak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra Ultracongelados Virto SAU da.

80E/2023 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Caparrosoko udal-mugartean dagoen biodiesel eta produktu oleaginosoen instalazio baten aldaketa nabarmena. Titularra Tech Natural Oleo SL da.

Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa. Erantzukizun mugatuko Vita et Vinea ENSa inskribatzea (763 NA).

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, Sakanako Mankomunitateko kudeatzailea oposizio-lehiaketa bidez ordezkatzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Aldaketa, Herri-larreak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Aldaketa, Agiriak tramitatu eta luzatzea arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

ARBIZU

Aldaketa, Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

ARTZIBAR

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Jatetxea, kafetegia, tokiko produktuen salmenta, lantegiak, ikastaroak, eskolak, erakusketak egitea

ARDATZ ITZAGAONDOKO KONTZEJUA

Herri-larreak hobetzeko proiektua. Informazio publikoa

GAZTELUBERRI

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

ERROIBAR

Aldaketa, Udal Hirigintza Planaren Ordenantzaren VII. kapituluko 51. artikuluan (jarduera ekonomikoaren baldintza bereziak). Hasierako onespena

GESALATZ

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Erabilera anitzeko gunerako lokala

ITZAGAONDOA

Udalari lur partikularrak lagatzeko epea irekitzea, Itzagaondoko ehiza barrutia hamar urteko aldi berri baterako errentan eman beharrez

LANTZ

Aldaketa, Dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

LIZASOKO KONTZEJUA

Herri-larreak enkantean

LODOSA

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

ODERIZKO KONTZEJUA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

ORKOIEN

Jarduera-lizentzia ematea.
Kartoizko enbalajeak muntatzea eta tolestea

OTEITZA

Jarduera sailkaturako lizentzia ematea.
Zalditegia eta klub hipikoa

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, herritarren partaidetzaren esparruan proiektuak, jarduerak eta prestakuntzak egin daitezen, 2023. urtean. Laburpena

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea.
Aldaketa. Horno Coscolín lantegi eta taberna

UHARTE ARAKIL

Zerga kontrolerako plana 2023tik 2026ra bitarteko ekitaldietarako

ULTZAMA

Ordenantza, arautzen dituena Ultzamako Udalaren igerilekuetako instalazioen funtzionamendua eta erabilera. Hasierako onespena

Igeriketa ikastaroetako prezio publikoak, 2023ko udarako

EGUESIBAR

Aldaketa, Udal ludotekaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduan. Behin betiko onespena

VIANA

0000094/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, honako honen kontra: ordenantza fiskala, tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa.
Lau izarreko hotel xarmaduna

ZIZUR NAGUSIA

Jarduera-lizentzia ematea.
Gaztetxea

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Kontratazio-zerrendak kudeatzeko araudiaren onespena

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

Ordenantza fiskala, ibilgailu motordunekin ibiltzeko baimen-txartelak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Erreferentzia: 2023-OC-100. Zuhaitzak mozteko baimen eskaera, zura ustiatzeko.

2021-EXT-31. Ureztatzeko uren aprobetxamendu bat azkentzea, uko egiteagatik, Mendigorrian

2023-OC-10. Zuhaitzak landatzeko baimen eskaera

2021-P-1408. Lurrazpiko ur publikoen aprobetxamendurako eskaera, Funesen

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04499 JV/da. Baztanen obrak egiteko baimen-eskaera