72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko obstetrizia eta ginekologiako erizain espezialisten (emagina) 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 16ko 204E/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako obstetrizia eta ginekologiako erizain espezialisten (emagina) 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14koan, argitaratua). Deialdi horren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu zuen, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen, baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren. Proposamen hori 2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 1en emandako 470/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, obstetrizia eta ginekologiako erizain espezialisten (emagina) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2023ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17koan.

Izendapenaren ostean, izangai guztiak jabetu dira lanpostuaz horretarako ezarritako epean, Ángela Carabaño Mayorga andrea izan ezik.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo den izangaiak beteko du lanpostua, baldin eta lanpostua onartzen badu eta eskatutako baldintzak betez gero.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan obstetrizia eta ginekologiako erizain espezialisten (emagina) 24 lanpostu betetzeko izendapen proposamena osatzea, honako izangai honekin:

–Txanda irekia:

OJER PASCUAL, LAURA

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 20an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2304649