72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

66C/2023 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Tafallako El Caserío SA enpresako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Tafallako El Caserío SA enpresaren hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31003202011900), erregistro honetan 2023ko otsailaren 6an sartu baitzen, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2022ko abenduaren 29an izenpetuta, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoa betez, eta horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Iruñean, 2023ko martxoaren 13an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Tafallako El Caserío SA enpresako hitzarmen kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2304311