72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Ordenantza, arautzen dituena Ultzamako Udalaren igerilekuetako instalazioen funtzionamendua eta erabilera. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2023ko martxoaren 23ko ohiko osoko bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoaren aldeko botoa edukita, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena Ultzamako Udalaren igerilekuetako instalazioen funtzionamendua eta erabilera. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamazio, eragozpen nahiz oharrik. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko martxoaren 23an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2305021