72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1042/2023 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena Luis José López Gómez, laborategiko teknikari espezialistaren (LTE) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 2ko 812E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laborategiko teknikari espezialisten (LTE) 31 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 25ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren irailaren 12ko 3112E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 25eko 3436E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa), behin betiko zerrenda onetsi, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu zen (31  lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, 2022ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7koan, argitaratu zen hautapen prozesua puntuazio altuenekin gainditu eta, horrenbestez, deialdian aurreikusitako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaien aldeko izendapen proposamena. Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 677/2022 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatu ziren, salbu eta Virginia Izuriaga Escudero andrea, aldi baterako ezintasun egoeran baitzegoen.

Izendatutako zenbait izangairi borondatezko eszedentziak onartu zitzaizkien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik beretik, zerbitzu finkoak ematen ari zirelako administrazio honetan edo beste administrazio publiko batean, eta desgaitasuna dutenentzako erreserbako txandan eta igoera txandan ez zegoenez gainditutako izangai gehiago, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat, txanda irekiko gaindituen zerrendan hurrengoak ziren izangaiekin bete ziren lanpostu hutsak. Horretarako, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, Alicia Segura Galarreta andrearen eta Luis José López Gómez jaunaren alde, 2022ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 2410/2022 Ebazpenaren bidez, Virginia Izuriaga Escudero eta Alicia Segura Galarreta andreak izendatu ziren.

Azkenik, eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta Luis José López Gómez izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Luis José López Gómez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, laborategiko teknikari espezialisten (LTE) lanpostuan aritzeko, eta 64740 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikita dagoena.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitalpen honek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2023ko martxoaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2304650