72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Hamar egun baliodunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, irekita egonen da Soto de Gobella ureztalurreko laborantzako herri-lurren aprobetxamendua eskatzeko epea; bizilagunek bakarrik eskatzen ahalko dute, ordenantza orokorrean (1991ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 27koa) eta Soto de Gobellako ureztalurrari buruzko eranskinean (2003ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 8koa) adierazitako baldintzen eta betebeharren arabera, udal bulegoetan dauden ereduak beteta eta eskatzen den dokumentazioa erantsita.

Hirurogei erreguko tamaina ezartzen da Eraikuntza Proiektuan Soto de Gobellako ureztalur berriko laborantzako lote bakoitzarentzat, eta hienn aprobetxamendua zortzi urterako izanen da, hektarea eta urte bakoitzeko 400 euroko hasierako urteko kanona ordainduta, zuzeneko adjudikaziorako eta %50 lehentasunezko adjudikaziorako, eta horren arabera fakturatuko dira gainerako gastuak, ureztatzeko ura erabiltzeak eta kontsumitzeak eragindakoak. Gainera, 400 euroko urteko kuota ezartzen da urte bakoitzeko, sortzen diren urteko mantentze-gastuak ordaintzeko (ur-ponpa konpontzeko gastuak eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari ordaintzen zaizkion tasak). Aprobetxamenduaren lehen urtean, ez da urteko kanona kobratuko, baina bai mantentze-kuota. Mantentze-gastuen urteko emaitza urteko kuota finkoa baino txikiagoa baldin bada, zenbateko hori deskontatuko da ureztatzeko ura erabiltzeak eta kontsumitzeak eragindako gastuetatik.

Lodosan, 2023ko martxoaren 24an.–Alkatea, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2304973