72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Aldaketa, Agiriak tramitatu eta luzatzea arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2023ko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Agiriak tramitatu eta luzatzea arautzen duen ordenantza fiskalean.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, eta ordenantzaren eduki osoa argitara emanen da.

Anuen, 2023ko martxoaren 24an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2304969