72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Erabilera anitzeko gunerako lokala

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkezten ahal dituzte.

Sustatzailea: Gesalazko Udala.

Jarduera: erabilera anitzeko gunerako lokala.

Tokia: Muzkiko 4. poligonoko 14. lurzatia.

Eskaera hau arautzen du abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak (Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Muetzen (Gesalatz), 2023ko martxoaren 24an.–Alkatea, Raquel Muñoz Lamomeda.

Iragarkiaren kodea: L2304974