72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

72E/2023 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita aldaketa nabarmena egiteko Barasoaingo udal-mugartean dagoen zerri ustiategi batean (umetarako zerramak eta 5 kg bitarteko zerrikumeen produkzioa), instalazioetan ezarritako zenbait aldaketa gauza daitezen. Hortaz, instalazioak eta hartan gauzatzen den jarduerak ebazpen honen eranskinean jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Granja Los Alecos SL da.

Instalazio horrek badu ingurumen-baimen integratua, zeina eman baitzitzaion Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 0873/2008 Ebazpenaren bidez. Gerora, baimen hori eguneratu zen Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 224E/2014 Ebazpenaren bidez; aldatu zen Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 2ko 23E/2018 Ebazpenaren bidez, eta berrikusi zen Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 28ko 326E/2021 Ebazpenaren bidez.

2022ko abenduaren 1ean, titularrak bere instalazioa aldatzeko proiektua jakinarazi zuen, instalazioetan ezarritako zenbait aldaketa ezartzeko.

2022ko abenduaren 23an, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren irizpenaren arabera, aldaketa ez-funtsezkoa da, bat etorrita 16/2002 Legea garatzen duen Industriako Emisioei buruzko Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritako irizpideekin (erregelamendu hori urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen); baina bai nabarmena, bat etorrita Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduak, martxoaren 30eko 26/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, 31. artikuluan ezarritako irizpideekin.

Era berean, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak 2022ko abenduaren 23an emandako irizpenaren arabera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, handitzeko proiektuak ez du ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua behar, lege horren eranskinetako batean ere agertzen ez delako, eta ulertzen delako proiektuak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, ez dakarrelako aipatu 7. artikulu horretan zehaztutako handitzerik edo ukipenik.

Aurkeztutako dokumentazioa nahikotzat jo zen ingurumen-baimen integratua aldatzen duen administrazio-prozedura tramitatzeko. Hori dela eta, 2022ko abenduaren 23an, prozedura hori abiatu zen, dagokion proiektua gauzatu ahal izateko, hau da: hondakin berri bat sartu, erraustegia eta hari lotutako gasolio-andelak ordeztu, bi galdara eta haiei lotutako gasolio-andelak sartu, eta sorgailu elektriko bat eta hari lotutako gasolio-andela instalatu.

Espedientea izapidetu da bat etorrita Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedurarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Lurzoru urbanizaezinean baimenduta dagoen jarduketa bat denez, udalaren eskumenekoa da, eta ez du lurzoru urbanizaezineko jardueraren baimenik behar (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 110.2 artikulua), deusetan galarazi gabe beste organo edo administrazio batzuen lizentzia edo, hala badagokio, baimena lortu beharra, eta baztertu gabe tramite horietan organo eskudunak baloratzea sektoreko araudia eta lurraldearen antolamendurako tresnak betetzen diren.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabilita,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Baimena ematea aldaketa nabarmena egiteko Barasoaingo udal-mugartean dagoen zerri ustiategi batean (umetarako zerramak eta 5 kg bitarteko zerrikumeen produkzioa), instalazioetan ezarritako zenbait aldaketa gauzatzeko. Hortaz, instalazioak eta hartan gauzatzen den jarduerak ebazpen honen eranskinean jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Granja Los Alecos SL da.

Bigarrena.–Zentroa Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroan inskribatuta mantentzea hondakin arriskutsuen sortzaile gisa, 15P02045007242004 zenbakiarekin. Sortzen ahal dituen hondakinak ingurumen-baimen integratu honen III. eranskinean ageri dira. Baldin sortzen dituen hondakinetan aldaketarik bada, haren berri eman beharko zaio Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari, aipatutako erregistroan sar dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen honetan ezarritako baldintzak aplikatzen hasiko dira titularrak proiektua gauzatu dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten duen egunetik aurrera, eta, zeinahi kasutan, aldaketa abian jartzen den unetik aurrera. Bien bitartean, indarrean dagoen ingurumen-baimen integratuan ezarritako baldintzak aplikatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotakoak (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia), ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoa.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Granja Los Alecos SLra, Barasoaingo Udalera eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzura.

Iruñean, 2023ko martxoaren 3an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2303831