72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Aldaketa, Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko martxoaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen udal ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arbizun, 2023ko martxoaren 24an.–Udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2304966