72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Igeriketa ikastaroetako prezio publikoak, 2023ko udarako

Ultzamako Udalak, 2023ko martxoaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2023ko ekitaldiko prezio publikoak, honako hauei dagokienez: igeriketako ikastaroetako prezioak, 2023ko udako sasoirako, Ultzamako udal igerilekuetan. Honako hauek izanen dira: 42,00 euro erroldatuendako, eta 58,00 euro erroldatu gabeendako. Era berean, ezarri zen igeriketa ikastaroetan inskriba daitezkeela soilik igerilekuetako denboraldiko abonua dutenak edo kirol-instalazioetako bazkideak eta abonatu edo bazkide horien seme-alabak, 4 urte baino gutxiago badituzte.

Aldaketa espediente hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Jendaurreko epean ez bada aurkezten espedienteari buruzko alegaziorik, behin betiko onetsita geldituko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko martxoaren 23an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2305043