72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

72E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Jurramendi paisaia bereziaren multzoko planaren espedientea. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak sustatu du, udal hauekin elkarlanean: Aberin, Arellano, Arroitz, Aiegi, Barbarin, Deikaztelu, Lizarra, Iguzkitza, Lukin, Morentin eta Villamayor de Monjardín.

Espedienteak helburu du Jurramendi paisaia berezia zedarritu eta haren eremuan paisaia aldetiko balioaren araubidea ezartzea. Aipatu udal-mugarteen zati batean eragiten du, bai eta Aranbeltza izeneko 29. fazeriaren (Arellano, Arroitz eta Deikaztelu) eta Jurramendi izeneko 67. fazeriaren (Villamayor de Monjardín, eta Azketa eta Urbiolako kontzejuak) zati batean ere.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren uztailaren 19ko 70E/2021 Foru Aginduaren bidez onetsi zen hasiera batez Jurramendi paisaia bereziaren multzoko planaren espedientea, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak sustatua, udal hauekin elkarlanean: Aberin, Arellano, Arroitz, Aiegi, Barbarin, Deikaztelu, Lizarra, Iguzkitza, Lukin, Morentin eta Villamayor de Monjardín. Horrenbestez, aldi berean jendaurrean jarri zen eta ukitutako udalei entzunaldia eman zitzaien, berrogeita bost egunez iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik kontatuta.

Foru agindu hori 2021eko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17koan.

Geroago, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 65E/2022 Ebazpenaren bidez, xedatu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara zedin Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren apirilaren 26ko 59E/2022 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren, multzoaren planaren tramitazioarekin jarraitu zen, eta, aldi berean, jendaurrean jarri zen eta ukitutako udalei entzunaldia eman zitzaien, hogeita hamar egunez iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik kontatuta.

Ebazpen hori 2022ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9koan.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 5E/2022 Ebazpenaren bidez, Jurramendi paisaia bereziaren multzoko planaren ingurumen adierazpen estrategikoa formulatu zen. Ebazpen hori 2022ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Jendaurreko bigarren aldian aurkeztutako alegazioa ebaztea, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2022ko urriaren 13an emandako txostenean azaldutako baldintzetan, eta alegazioaren erantzuna igortzea.

2. Behin betiko onestea Jurramendi paisaia bereziaren multzoko plana, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak sustatu duena, udal hauekin elkarlanean: Aberin, Arellano, Arroitz, Aiegi, Barbarin, Deikaztelu, Lizarra, Iguzkitza, Lukin, Morentin eta Villamayor de Monjardín.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea espedientearen hirigintza araudiarekin batera, orok jakin dezan eta onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Ingurumen Eraginaren Atalari, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 5E/2022 Ebazpenari dagokionez, eta, orobat, espedienteari buruzko txostenak egin dituzten Nafarroako Gobernuko gainerako unitateei.

5. Foru agindu hau jakinaraztea, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2022ko urriaren 13an emandako txostenarekin batera, Defentsa Ministerioaren Defentsa Idazkariordetzak Nafarroako Foru Komunitatean duen Defentsa Ordezkaritzari.

6. Foru agindu hau jakinaraztea Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Zerbitzu Juridikoaren eta Lurralde Plangintzaren Zerbitzuari, Aberin, Arellano, Arroitz, Aiegi, Barbarin, Deikaztelu, Lizarra, Iguzkitza, Lukin, Morentin eta Villamayor de Monjardingo udalei, Azketa eta Urbiolako kontzejuei, Jurramendiko Mankomunitateari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioaren Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzari, eta espedientearen tramitazioan alegazioak aurkeztu dituzten pertsona eta erakunde guztiei.

7. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko martxoaren 22an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Jurramendi paisaia bereziaren multzoko plana (PDFa, fitxategiak 30 Mb-tik gora du).

F2304948

Iragarkiaren kodea: