72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

39/2023 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, hezkuntzako premia bereziak dituzten ikasleengan erregulazio gabezia handia eragiten duten jokabide problematikoak ebaluatzeko, aztertzeko eta kasu horietan esku hartzeko protokoloa ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak hezkuntza sistemaren oinarrizko printzipioak ezartzen ditu, besteak beste, honako hauek: ikasle guztientzako hezkuntzaren kalitatea; eskubide eta aukera berdinak, diskriminaziorik eza eta hezkuntza inklusiboa bermatzen dituen ekitatea; malgutasuna, zertarako eta hezkuntza ikasleen gaitasunen, interesen, itxaropenen eta beharren aniztasunen arabera egokitzeko; bizitza osorako hezkuntza; antolamenduaren eta curriculumaren arloko jarduerak ezarri eta egokitzeko eta hezkuntza komunitateak ikastetxeen antolamenduan, gobernuan eta funtzionamenduan parte hartzeko autonomia; bizikidetza, errespetua, gatazken prebentzioa eta gatazken konponketa baketsua eta norberaren, familiaren eta gizartearen bizitzako esparru guztietan indarkeriarik eza bermatzeko hezkuntza.

Lege horretako 73. artikuluan biltzen da premia bereziak dituzten ikasleen arloa. Honako hauek dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak: hezkuntza jasotzea, eskolan egotea, parte hartzea edo ikastea mugatzen dieten oztopoak dituztenak –desgaitasunen edo jokabidearen nahasmendu larrien ondoriozkoak–, berariazko hezkuntza laguntza eta arreta behar dituztenak haien garapen mailarekin bat datozen ikaskuntza helburuak betetzeko.

Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 6. artikuluak, LOMLOEren azken xedapenetako lehenengoaren 3. apartatuak emandako idazketan, ikasleei aitortzen die eraso fisiko edo moral ororen aurka babesteko oinarrizko eskubidea, eta oinarrizko betebehar gisa aitortzen die eskolako bizikidetza hobetzen parte hartzea eta laguntzea, ikastetxean ikasteko giro egokia lortzen laguntzea, ikaskideek hezkuntzarako duten eskubidea eta irakasleen autoritatea eta orientabideak errespetatuz; ikastetxeko antolamendu, bizikidetza eta diziplina arauak errespetatzea, eta ikastetxeko instalazioak eta material didaktikoak kontserbatzea eta behar bezala erabiltzea.

Ikasleen eskubideei eta betebeharrei eta Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako bizikidetzari buruzko abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuak bere printzipioen artean ezartzen du hezkuntza komunitateko kide guztiei dagokiela ikastetxeetan bizikidetza, eskubideen erabilera zuzena eta ikasleen betebeharrak zorrotz betetzea bermatzeko ekintzak gauzatzea. Era berean, Hezkuntza Departamentuak babes eta laguntza juridikoa bermatuko die zuzendaritza taldeei, irakasleei eta administrazio eta zerbitzuetako langileei, beren lanbide jardueran gatazkak sortzen direnean.

Hezkuntzako kontseilariaren 204/2010 Foru Aginduak, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako bizikidetza arautzen duenak, II. kapituluan ezartzen du Bizikidetza Batzordea dela bizikidetza koordinatzeko organoetako bat, eta haren eginkizunen artean ezartzen ditu bizikidetzaren planarekin, bizikidetzaren erregelamenduarekin eta prestakuntza eta aholkularitzarekin lotutakoak.

Testuinguru horretan, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle batzuek jokabide problematiko larriak izan ditzakete eskolatze aldian, eta jokabide horiek eragin negatiboa izan dezakete garapen pertsonalerako, eskolan, gizartean eta familian sartzeko, egoteko, parte hartzeko edo ikasteko, ikastetxeak elkarrekin bizitzeko eta hezkuntza komunitate kide guztien oinarrizko eskubideak erabiltzeko.

Jokabide kezkagarri horien aurrean, hezkuntzaren arloko profesionalek esku-hartzeak diseinatu eta aplikatu beharko dituzte ikasleen eta ingurune horretako beharrei egoki eta eraginkortasunez erantzuteko eta ikastetxeetako kideak babesteko. Horren harira, garrantzitsua da gogoratzea pertsona bat arriskuan dagoela ikusten duen edonork sorosteko betebeharra duela, edo laguntza eskatzeko betebeharra, hark ezin badu laguntza hori eman.

Jokabide problematikoei aurre egiteko behar diren esku-hartzeen ardatz nagusiak bere burua erregulatzeko gaitasunik erakusten ez duen pertsona eta haren ondoan daudenak babestea izan behar du, bai eta jokabide problematikoak aldatzea ere. Esku-hartze horien xedeak gertaera horien egoera edo giroa egokitzea edo aldatzea izan behar du, baita aldatu behar den jokabidearen helburu bera lortzeko modu egokia osatzen duten trebetasun alternatiboak irakastea ere.

Ildo horretatik, jokabide laguntza positiboaren ereduan oinarritutako esku-hartzeak laguntzen du eraginkortasunez erantzuten, hezkuntzaren arloko premia bereziak dituzten zenbait ikasleren balizko jokabide kezkagarriak hainbat egoeratan gertatzen direnean.

47/2010 Foru Dekretuak ezartzen du Bizikidetza Planean prebentziozko neurriak jasoko direla, besteak beste, bitartekaritza, konpromisoak eta kontratuak, bizikidetzaren erregelamendua eta harremanak hobetzeko eta gatazkak modu eraikitzailean konpontzeko behar diren guztiak.

Neurri horien artean, protokolo espezifiko bat ezarriko da, prebentzioz zein erreaktiboki ebaluatzeko, aztertzeko eta esku hartzeko, murrizketa edo intrusio maila jakin batzuk eskatzen dituzten neurriak egoera akutu edo kritikoetan aplikatu behar direnean, beharrezko erregulazioa lortze aldera.

Protokolo horretan bilduko dira: batetik, lehen aipatutako egoerak identifikatzeko garatu behar diren jarduketa espezifikoak eta prebentzio zein erreakzio prozedurak; eta, bestetik, ikastetxeko zuzendaritzak, edo hark eskuordetutako pertsonak, hartzen ahalko dituen premiazko neurriak, bai jardun hori izan dezakeen ikaslearen berehalako segurtasuna bermatzeko, baita beste pertsona batzuk balizko eraso edo arrisku egoera berrietatik babesteko ere, haien segurtasuna eta babesa bermatuz eta ikaskuntza ahalik eta baldintza onenetan mantenduz.

Jokabidea gizabanakoaren eta ingurunearen arteko interakzioaren emaitza da, eta gero eta gehiago azpimarratzen da egoerak edota giroak jokabide kezkagarriak prebenitzeko izan dezaketen eragina. Helburua da ingurune osasungarriak eta gaitzaileak diseinatzea, ikasle horiei arreta indibiduala eta pertsonalizatua emateko eta haien bizitzaren kalitatea hobetzeko. Horretarako, ikasleen duintasuna errespetatzeko balioetan oinarrituta, eta jokabide laguntza positiboaren eta adaptazio trebetasunen ikaskuntzaren printzipioekin ados jarrita, protokolo bat ezartzen da hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen balizko erregulazio falta handia edo arrisku nabarmena eragin dezaketen jokabideak ebaluatzeko, aztertzeko eta horrelako kasuetan esku hartzeko. Helburua jardunbide egokiak garatzea bermatzea da, ikasleak eta eskolako eremua zaintzeko eta erantzun egokia eman ahal izateko. Jarduera hori argudio eta planteamendu zehatzetan oinarritu beharko da. Argudio eta planteamendu horietan jaso beharko dira bai esku-hartze prebentiboak, baita gerora sortutako larrialdiko egoera bati erantzuteko behar direnak ere.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Eranskin gisa ezartzea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek izan ditzaketen erregulazio gabezia handiko jokabideak ebaluatzeko, aztertzeko eta horietan esku hartzeko protokoloa. Protokolo horren bidez, jokabide problematiko larriak tratatzeko jardunbideak antolatu eta hobetuko dira.

2. Egoki iritziz gero, protokolo hori ikastetxeetako bizikidetza planean sartuko da, beraz, Bizikidetza Batzordeak parte hartuko du prozesu horretan, bere funtzioak betetzeko.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina jakinaraztea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari eta Iruñeko Andrés Muñoz Garde eta Tuterako Torre Monreal hezkuntza bereziko ikastetxeei, baita hezkuntza bereziko egitura espezifikoa duten ikastetxe publiko guztiei ere.

5. Ebazpen hau eta berorren eranskina jakinaraztea Iruñeko El Molino eta Iberoko Isterria hezkuntza bereziko itunpeko ikastetxeei, baita hezkuntza bereziko egitura espezifikoa duten itunpeko ikastetxe guztiei ere, ondorio egokiak izan ditzan.

6. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik zenbatzen hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 15ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Jarduteko protokoloa

Lehenbizikoa.–Xedea.

1. Eranskin honen xedea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek izan ditzaketen erregulazio gabezia handiko jokabideak ebaluatzeko, aztertzeko eta horietan esku hartzeko protokoloa ezartzea da, jokabide problematiko larriak tratatzeko jardunbideak antolatzeko eta hobetzeko.

2. Protokolo honetan xedatutakoaren ondorioetarako, jokabidea problematikotzat har daiteke intentsitate, maiztasun edo iraupen handikoa bada, eta horrek egilearen edo ondoan dauden pertsonen bizitzaren kalitatea edo segurtasun fisikoa arriskuan jartzen baditu, eta horrek eragin negatiboa izan badezake pertsonaren garapen pertsonalean eta eskolan, gizartean eta familian parte hartzeko aukeretan. Oso kezkagarriak diren jokabide horien artean sartzen dira nork bere burua kaltetzea, heteroagresibitatea edo beste batzuk kaltetzea edota objektuak suntsitzea.

Bigarrena.– Jarduteko printzipioak eta irizpideak.

1. Jokabide problematiko larrien aurreko esku-hartzea ikasleen balioekiko errespetuan eta jokabidearen ebaluazio eta azterketa funtzionalean oinarrituko da, eta lehentasuna emanen zaie trebetasun alternatiboak irakastera eta ingurunea egokitzera bideratutako prozedurei eta teknikei. Jokabide laguntza positiboa ikuspegi teoriko kontrastatua da, eta haren aplikazio praktikoa portaera moldagarriaren eta jokabide problematikoen prebentzioan eta kudeaketan oinarritzen da, ikaskuntza eta pertsonen bizitzaren kalitatea hobetzeko esparruan. Horregatik, esparru bereziki egokia izan daiteke ikastetxeei portaera egokitzen eta bizikidetza hobetzen laguntzeko.

2. Esku-hartzea ikaslearen hezkuntza eremuan eginen da, eskura dauden baliabideak erabilita eta arazoaren ikuspegi partekatu batean oinarrituta. Lehentasuna emanen zaie irakasleen, ikastetxeko kide profesional guztien eta ikasleen familien talde lanari eta konpromisoari.

3. Honako kasu hauetan joko da esku-hartzea egokia dela: jokabide alternatiboaren intentsitatea, maiztasuna eta iraupena handiagoak direnean, jokabide problematikoaren parametro horiek behera egin dutenean, eta ikaslearen bizitzaren kalitatea hobetu denean.

4. Prozedurak eta teknikak pertsonaren errespetu integraleko printzipio etikoetan oinarrituko dira, ikaslearen balioen eta haren duintasunaren zaintzaren arabera egokituko dira, eta beti saiatuko da ikaslea gizarteratzeko aukerak handitzen.

5. Honako irizpide hauek kontuan hartu behar dira, horrelako protokolo bat egokia edota beharrezkoa den erabakitzeko:

a) Ezinbestekoa izatea edonork kalterik jaso ez dezan.

b) Kaltegarriak ez diren eta integritate fisikoa errespetatzen duten jarduketetan oinarrituta egotea.

c) Aplikatuko diren jardunbideen eragin emozionala kontuan hartzea.

d) Proportzionalki jardutea, hau da, egoeraren larritasuna haztatzea eta jardun doituena eta ahalik eta murrizketa edo intrusio txikiena duena aukeratzea beti.

e) Intentsitateko handiko jarduketak ahalik eta denbora txikienean aplikatzea.

f) Jokabideari laguntzeko ikuspegi positibo bat baliatzea, pertsona erdigunean jarrita.

Hirugarrena.–Jokabide problematiko larriak ebaluatzeko, aztertzeko eta kasu horietan esku hartzeko protokoloa.

1. Ikastetxeko zuzendaritzako taldeari dagokio jokabide problematiko larriak ebaluatzeko, aztertzeko eta kasu horietan esku hartzeko protokoloa behar bezala garatzen dela bermatzea.

2. Protokolo horrek berekin ekarriko du jokabide laguntza positiboko talde bat sortzea. Talde hori arduratuko da protokolo hori eta kasuari lotutako jokabide laguntza positiboa emateko banakako plana diseinatzeaz, koordinatzeaz eta horien jarraipena egiten laguntzeaz.

Jokabide laguntza positiboko taldeko kideak behintzat honako hauek izanen dira: zuzendaritza taldeko kide bat, hezkuntzako orientazioko kide bat, ikaslearen tutorea eta zuzendaritzak izendatutako pedagogia terapeutikoko irakasle bat. Era berean, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroaren aholkularitza jasoko da. Ikaslearen kasuan esku hartzen duten irakasleek eta profesionalek ere parte hartuko dute jokabide laguntza positiboko planen jarraipenean, beharrezkoa irizten bazaio. Era berean, ikaslearen eta haren familiaren interesak hartuko dira kontuan.

3. Hauxe izanen da ebaluatzeko protokoloaren jarduketa protokoloa:

I. Ebaluazio fasea. Egoera orokorraren eta ikaslearen egoera pertsonalari buruz behar den informazioa bilduko da, ontzat hartzen diren jokabide nabariak eta jokabide kezkagarrienak ebaluatu eta erregistratuko dira, eta horien azterketa funtzionala eginen da, protokolo honen laugarren atalean ezarritakoaren arabera.

II. Esku hartzeko fasea. Aurreko fasean lortutako informazioan eta ondorioetan oinarrituta, jokabide laguntza positiboko banakako plana eginen zaio ikasleari. Plan horretan lehenetsiko dira honako hauek sustatzen dituztenak: jokabide desiragarriak, ikaslea egokitzeko portaera, inguruneko faktore aurrekarien eta atzekarien aldaketa, trebetasun alternatiboak irakastea eta bizi estiloa hobetzea. Planaren hasieran estrategia proaktiboak baliatuko dira, eta horiek argi bereiziko dira erreaktiboengatik.

Horretarako, protokolo honetako bosgarren, seigarren eta zazpigarren ataletan jasotakoa kontuan hartuko da.

III. Jarraipen fasea. Fase honetan ikaslearen bilakaera gainbegiratuko da, egokitzeko trebetasunen erabileraren maiztasuna, iraupena edo intentsitatea handitu den baloratzeko, eta jokabide problematikoen parametro horiek ezabatu edo murriztu diren jakiteko. Halaber, jokabide laguntza positiboko planaren eraginkortasuna ebaluatuko da.

Erabilitako jardueren eta neurrien jarraipenaren eta ebaluazioaren ondorioz bilakaera egokirik ikusten ez bada, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroaren laguntza eskatzen ahalko da.

4. Zuzendaritzako taldearen erantzukizuna izanen da ikastetxean jokabide problematiko larriak ebaluatzeko, aztertzeko eta esku hartzeko protokoloa behar bezala eta eraginkortasunez garatzea, hezkuntza orientazioko aholkularitzarekin eta lankidetzarekin batera. Era berean, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroaren, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren, Zerbitzu Juridikoaren eta Hezkuntzako Ikuskatzailetzaren lankidetza eskatu ahalko da.

5. Protokolo hori garatzeko, hala dagokionean, diziplinarteko lan bat egin beharko da, hezkuntzako, gizarteko eta osasun arloetako administrazioetako profesionalen arteko esku-hartze koordinatua garatu ahal izateko. Horrez gain, lankidetza estua mantenduko da ikasleen gurasoekin edo legezko ordezkariekin, osasun mentaleko zerbitzuekin, gizarte zerbitzuekin, elkarteekin eta, halakorik badu, arreta emateko beste arduradun batzuekin ere bai. Horretarako, familien edo legezko ordezkarien baimenarekin, hezkuntza zerbitzu eta orientabide horien artean informazioa trukatzeko baimena emanen da, datuen zaintza, segurtasuna, konfidentzialtasuna eta isilpean gordetzea bermatuta. Horretarako, protokolo honen 1. eranskinean orientazio moduan ezarritako eredua erabiltzen ahalko da.

6. Jokabide problematikoek eragindako egoera akutuetan, erregulazio gabeziak arrisku nabarmena eta larria eragiten duenean, abiapuntutzat hartuko da laguntza edo sorospena emateko betebeharra. Egoera horietan, larritasunaren eta inguruabarren arabera, ezarritako beste jarduketa batzuez gain, baliteke honako hauek ere beharrezkoak izatea: lehen sorospenak ematea, esku-hartze murriztaileak edo intrusiboak egitea edo, beharrezkoa bada, larrialdiko zerbitzuari (112) egoeraren berri ematea.

Egoera hori gertatzen denean, familiei edota ikasleen legezko ordezkariei gertaera jakinarazteaz gain, Hezkuntzako Ikuskatzailetzari ere haren berri eman beharko zaio.

7. 47/2010 Foru Dekretuaren 6.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeko Bizikidetza Planean jokabide problematiko larrien aurrean esku hartzeko prozedura espezifikoa jaso behar da.

8. Hezkuntza Departamentuak protokoloa egiteko gidalerroak edo orientazioak bilduko ditu dokumentu batean.

Laugarrena.– Jokabidearen azterketa funtzionala egitea.

1. Jokabidearen ebaluazioaren helburua urruneko eta gertuko informazioa biltzea da, egoeran kokatua, erabilgarria eta fidagarria: testuinguruaren faktoreei, ikasitako ikasleak garatzen dituen egokitzapen mailei eta jokabide problematikoari buruzkoa. Informazio horren bidez, adierazpen indizeak ezarriko dira, jokabide formatuak identifikatu dira, eta portaerarekin zerikusia duten alderdi objektibo guztiak erabiltzen ahalko dira.

2. Azterketa funtzionalak berekin ekartzen du jokabidearen gertaeran eta iraupenean eta haren interakzioan eragina izaten duten aldagaiak identifikatzea, jokabide horrek estaltzen duen beharra identifikatzea eta, ondorioz, lortu nahi den helburua eta lortzen den helburua ondorioztatzea. Portaera horren zergatia azaltzen duen hipotesi funtzional batetik abiatuta, jokabide laguntza positiboko plana bideratu beharko da, ikaslearen adaptazio gaitasuna handitzeko eta jokabide problematikoak murrizteko edo ezabatzeko.

3. Ikaslearen jokabidearen ebaluazio eta azterketa funtzionala oinarrituko da kasuari buruzko txostenean jasotako informazioan. Honako hauek behintzat jaso beharko dira:

a) Ikaslearen bizi kalitatea hobetzeko jarduketak ezartzeaz arduratu behar duten irakasleak.

b) Azpimarratzeko jokabide onen eta jokabide kezkagarrienen katalogoa.

c) Egungo egoera agian baldintzatu duten ikaslearen biografiaren faktoreak.

d) Ikaslearen gaitasunen eta konpetentzien laburpena.

e) Ikasleari laguntzeko erabili diren laguntza eta baliabideak.

f) Oso aspaldiko, duela gutxiko edo oraintsuko gertaerak, kanpokoak edo barnekoak, egungo portaerarekin zerikusia izan badezakete.

g) Jokabide nagusiak gertatu eta berehala edo geroago agertzen diren alderdiak, ikaslearen egoerari eta ikasleari berari buruzkoak:

h) Ikaslearen pertzepzioa, bere portaeraren kasuari eta ondorioei buruz.

i) Jokabideen funtzioa azaltzeko hipotesiak.

j) Kontuan hartu behar diren alderdiak, jokabide laguntza emateko plana osatzeko:

–Adaptazio jokabideak indartzea, handitzea, transferitzea eta orokortzea.

–Adaptazio gaitasuna handitzen duten trebetasunak ezartzea, adaptaziorik eza erakusten duten jokabideak ordezteko.

–Lagungarriak ez diren jokabideen garapenari aurrea hartzea.

–Jokabide problematiko larriei erantzutea, gertatuz gero.

Jokabidearen azterketa funtzionala egiten laguntze aldera, protokolo honetako 2. eranskinean gida orientagarria txertatu da.

4. Ikaslearen jokabidearen azterketa funtzionala jokabide laguntza positiboko talde osoak eginen du batera, hezkuntza orientazioaren gidatzearen eta koordinazioaren bidez. Horretarako, irakasle taldeko gainerako kideen, ikaslearen familiaren eta ikasleari hainbat eremutan –hezkuntzan, gizartean eta osasunean– laguntzen dioten profesionalen laguntza izanen dute.

5. Irakasle taldeak lehentasun ordena ezarriko du identifikatutako portaera problematikoen artean, ebaluazioa, azterketa funtzionala eta lehenetsitako esku-hartzea zer jokabideri lotu jakiteko.

6. Beharrezkoa izanez gero, jokabidearen ebaluazioa eta azterketa funtzionala hainbat egoeratan eginen dira, jokabideek egoera bakoitzean bestelako helburuak izaten badituzte. Egoki iritziz gero, behaketa naturala eta jokabideen erregistroa eginen dira, horretarako tresna egokiak erabiliz.

Bosgarrena.–Laguntza positiboa emateko banakako plana.

1. Hezkuntzako premia bereziak eta jokabide problematiko larriak dituzten ikasleek jokabide laguntza positiboko plan bat izanen dute. Plan hori indarrean egonen da, eta etengabe ebaluatuko da, ikaslearen jokabide kezkagarrienak eta jokabide horiek bultzatzen, azkartzen edo mantentzen dituzten baldintzak gertatu bitartean.

2. Honako hauek dira jokabide laguntza positiboko planaren lehentasunezko helburuak: ikaslearen egokitzeko gaitasuna ahalik eta gehien handitzea, eskolan, gizartean eta familian parte hartzeko gaitasunak eta aukerak areagotzea, eta bizi kalitatea hobetzea, bai eta jokabide problematikoak ezabatzea edo murriztea ere.

3. Berariazko plan hori ikaslearen banakako lan planaren parte izanen da, eta jokabidearen ebaluazioan eta azterketa funtzionalean oinarrituko da. Honako hauek bilduko ditu, behintzat:

a) Jokabidearen ebaluazio eta azterketa funtzionalari buruzko informazio garrantzitsua, jokabide egokitzaileak eta desegokituak eta ondorioztatu den hipotesi funtzionala labur aipatuta.

b) Proiektuaren bidez zer emaitza lortu nahi den.

c) Jokabide laguntza positiboko prebentzio zein erreakzio neurrietan bilduko diren alderdiak:

–Ingurune metodologiko, sozial eta fisikoko faktoreak edo aurrekariak aldatzea, gertakari problematikoak ezabatzeko edo aldatzeko; jokabide egokiak sortzen dituzten gertaerak ugaritzea eta gertaera kaltegarrien inpaktua blokeatzea edo neutralizatzea.

–Trebetasun alternatiboak irakastea, murriztu behar diren jokabideak eta areagotu behar diren jokabideak erakutsita.

–Atzekarietan oinarritutako esku-hartzeak egitea, jokabide egoki baten eta jokabide desegoki baten aurrean nola jokatu behar den adierazita; horrez gain, jokabideen zikloko fase bakoitzean egin behar diren jardunbide egokiak ere jasotzea.

–Ikaslearen bizitzaren estiloa eta kalitatea. Ongizate fisiko, emozional edo material handiagoa sentiarazten duten pertsonak, inguruneak, egoerak, jarduerak, materialak eta bestelakoak; sozializazioa eta pertsonen arteko harremanak; garapen pertsonala; gizarteratzea; autodeterminazioa eta eskubideak.

–Esku hartzen duten profesionalen eskumenak definitzea eta haien rola eta ardurak zehaztea.

–Planaren jarraipena eta ebaluazioa.

Jokabide laguntza emateko banakako plana egiten laguntze aldera, protokolo honetako 3. eranskinean gida orientagarria txertatu da.

4. Plan horrek barnean hartuko du, hala badagokio, erregulazio gabezia larriko krisialdietan esku-hartze murriztaileak edo intrusiboak egiteko prozedura, protokolo honen zortzigarren eta bederatzigarren ataletan ezarritakoaren arabera.

5. Ikastetxean ikaslearekin esku hartzen duen jokabide laguntza positiboko taldearekin batera eginen da jokabide laguntza positiboko plana, hezkuntza orientazioaren gidaritzaren eta koordinazioaren bitartez. Familiaren laguntza eta, hala dagokionean, gizartearen eta osasunaren arloan ikasleari laguntzen dieten profesionalen laguntza izanen dute.

6. 47/2010 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezartzen diren prebentzio neurrietako bat ikastetxearen, familien eta prebentzio eta hezkuntza neurriak hartzeko eskumena duten erakunde publikoen arteko koordinazioa da, batez ere, ikasleen egoera familiarra, pertsonala edo bestelako bat dela kausa, elkarbizitzarako arauen kontrako jokabideak sor badaitezke. Ikastetxeek, beren eginkizunak betez, indarrean dauden araudian eta protokoloetan ezarritakoaren arabera eskatzen diren informazio edota lankidetzako bideak ezarriko dituzte, hezkuntzaren, gizartearen arloko edo familiaren egoerak hala eskatzen duenean. Era berean, dagozkion zerbitzuen laguntza eta esku-hartzea eskatzen ahalko da, ikasleari eta haren familiei behar duten laguntza psikologikoa, sanitarioa edo soziala emateko.

7. Jokabide laguntza positiboko taldeak, hezkuntza orientazioaren arabera gidatuta eta koordinatuta, jokabide laguntza positiboa emateko planaren eraginkortasuna ebaluatuko du, gutxienez, hiru hilean behin, eta egiaztatuko du ikasleak trebetasun alternatiboen erabilera handitu duen eta portaera problematikoaren maiztasuna, iraupena eta intentsitatea murriztu diren. Egindako ebaluazioaren ondorioz, egoki iritzitako aldaketak eta doikuntzak eginen dira, hala badagokio.

8. Tutoreak familiari eta parte hartzen duten profesionalei jakinaraziko dizkie ebaluazio horien emaitzak.

Seigarrena.–Prebentzio neurriak.

1. 47/2010 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeetan prebentzio neurriak ezarri ahalko dira. Neurri horiek, foru dekretu horretan jasotakoaz gain, ingurunean esku hartzeko estrategien plangintza eta jokabide katalogo moldagarria indartzen eta orokortzen eta jokabide problematikoak murrizten lagunduko duten trebetasun alternatiboen ikaskuntza jasoko dituzte.

2. Trebetasun akademikoak eta sozialak irakasteko erabiltzen diren estrategia berberak erabil daitezke jokabide arloko trebetasunak irakasteko ere bai: esaterako, ereduak, jardun gidatuak, jardun independentea, jarraipena, mantentzea eta abar.

3. Azterketa funtzionalean identifikatu diren jokabide problematikoaren aurrekarien arabera, inguruneko aldaketak zehaztuko dira, jarduera eta ingurunea kontuan hartuta, baita aldagai pertsonalak eta sozialak ere. Hona hemen aldaketa horien xedeak:

a) Ingurune ulergarriak, aurreikusteko modukoak eta gaitzaileak diseinatzea, eguneroko jarduerak espazioan eta denboran mugatuz eta ikusizko euskarriak erabiliz (piktogramak, argazkiak, marrazkiak, objektuak, etab.).

b) Gertaera bat baztertzea, deuseztatzea edo aldatzea, jokabide problematikoa gertatzea prebenitzeko.

–Ingurune metodologikoak aldatzea, honako hauek gerta ez dadin: jarduera errepikakorrak, monotonoak, esanahirik gabeak, sinpleegiak, konplexuegiak, funtzionalak ez direnak edo interes eta emaitza pertsonalen araberakoak ez direnak, gertaerak ez aurreikustea edo modu eskasean antolatzea, agendarik ez erabiltzea, ordutegiak eta laguntza bisualak gutxi erabiltzea, itxaroteko denbora askoko eta egiturarik gabeko inguruneak.

–Ingurumenari lotutako faktoreak aldatzea: adibidez, aurreikusi ezin diren inguruneak; funtsik gabeak eta seguruak ez direnak; antolaketarik gabeak edota egituraketa edo aurreko prestaketa eskasa dutenak eta zentzumen estimulu biziegiak dituztenak.

–Gizarteko faktoreak aldatzea: interakzio arina sustatzen ez duten profesionalak; entretenimendu soziala; pertsonei arreta gutxi ematen dietenak; pertsonen gustuak, interesak, lehentasunak eta indarguneak ezagutzen ez dituztenak, etab.

c) Eguneroko bizitzan jokabide positiboak sustatzen dituzten egoera berriak gehitzea (zereginak, materialak eta jarduerak aukeratzea; ikaslearen lehentasunak integratzea jardueren plana diseinatzean eta aplikatzean; ikaskuntza kooperatiboko estrategiak erabiltzea parte-hartzea sustatzeko, eta abar).

d) Kezkatzen gaituen jokabide disruptiboa eragiten duten egoerak, zereginak eta jarduerak identifikatzea eta ezabatzea. Ongizate emozionala errazten duten inguruneak sortzea eta ingurune estresagarriak, pertsona kontuan hartzen ez dutenak eta motibazioa ezabatzen dutenak saihestea (estimulu diskriminatzaile distortsionatzaileak ezabatzea, elkarrekintza estresagarriak saihestea, normalean baztertzen diren materialak edo objektuak alde batera uztea, zeregin desatseginen ordez antzeko helburua duten baina bestelako formatua duten beste batzuk jartzea, etab.).

e) Gertaera negatiboen inpaktua blokeatzea edo neutralizatzea (ikasleari maiztasunez atseden hartzeko aukera ematea zailtasunak dituen jardueretan; egin behar duen jarduera kopurua murriztea, saturatuta, aztoratuta edo urduri dagoela ikusiz gero, etab.).

4. Trebetasun alternatiboak ikasita, ikasleari lagunduko diote nahi dituen emaitzak bitarteko egokiagoen bidez lortzen, egoera problematikoak izateko probabilitatea murrizten eta egoera horiei, gertatzen direnean, erabakimen handiagoz ebazten.

Honako hauek izan daitezke trebetasun horietako batzuk:

a) Trebetasun orokorrak irakastea. Ikasleari egoera arazotsuak prebenitzeko eta, hala badagokio, jokabide desegokirik izan gabe horiei aurre egiteko gaitasunak garatzen laguntzean datza. Honako arlo hauetan adaptazio trebetasunekin lotuta daude: komunikazioan; nork bere burua zaintzean, erregulatzean eta kontrolatzean; erabakiak aukeratzean eta hartzean; etxeko bizitza antolatzean; interakzio sozialean; arazoak konpontzean; komunitateko bizitzaren kudeaketan; osasuna eta segurtasuna antolatzean; aisia eta denbora librea antolatzean; trebetasun akademiko funtzionalak antolatzean; eta lanerako trebetasunak kudeatzean.

b) Trebetasun funtzional baliokideak irakastea. Arazoak dituzten egoeretan edo inguruneetan jokabide problematikoaren funtzio bera duten jokabideak erabiltzen irakastean datza: esaterako, komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak, autonomia pertsonala edota gizarte trebetasunak.

c) Aurre egitea eta tolerantzia sustatzeko trebetasunen irakaskuntza. Horren bidez ikasleei irakasten zaie nola egin behar dieten aurre edo nola onartu behar dituzten egoera zailak edota itxaroteko denborak. Horrelako egoera saihestezinetan bere burua kontrolatzen jakiteko zer trebetasun eskuratu behar dituen zehaztu behar da: nola kontrolatu larritasuna, frustrazioa edo haserrea, nola itxaron jarduera batean patxadaz, edo nola erlaxatu egoera gainaktibatzaileak gertatzen direnean, baldin eta jarduera zailak egiten ari badira.

5. Trebetasun alternatiboak aukeratzen eta irakasten direnean, honako printzipio hauek kontuan hartuko dira:

a) Trebetasun alternatiboek jokabide problematikoaren funtzio bera izan behar dute.

b) Ikasteko erraz samarrak diren trebetasunak hautatuko dira, jokabide problematikoaren bidez lortzen den emaitza bera lortzeko ahalegin handirik ez egiteko moduan.

c) Lehenik irakatsiko dira lortu nahi diren emaitzak azkar ematen dituzten trebetasunak. Horrela, jokabide problematikoek azkar eginen dute behera, eta ingurunea egokiagoa izanen da erraz eta modu atseginean ikasteko.

d) Ez da trebetasun alternatiborik irakatsiko jokabide problematiko larria gertu denean edo gertatu eta berehala, kontrako efektua izan lezakeelako. Komeni da entrenamendu espezifikoko egoerak antolatzea une neutroetan edo, behintzat, arazoak ez daudenean.

e) Ahal den guztietan, egoera desberdinetan erabil daitezkeen trebetasunak hautatuko dira, beste pertsona batzuek erraz ulertzeko modukoak eta ingurune desberdinetan egokiak direnak.

f) Ahaleginak eginen dira ikasitako jokabide alternatiboa ohitura bihur dadin eta ikaslea bere eguneko egoeretara eramateko gai izan dadin.

6. Aurreko ataletan jasotako estrategiez gain, portaera problematiko larriak prebenitzen edo gutxitzen laguntzen duen beste edozein estrategia ere erabiltzen ahalko da, hezkuntzaren arloko orientazio aholkularitza jaso ondoren.

Zazpigarrena.–Neurri erreaktiboak.

1. Estrategia erreaktiboak larrialdiko salbuespenezko prozedurak dira, erregulaziorik gabeko egoera larrian dagoen ikasleak eta inguruko beste pertsona batzuek kalterik jasan ez dezaten. Krisialdien intentsitatea murrizteko ere balio dute, jokabide problematiko larriak prebenitzeko estrategiak erabat eraginkorrak ez direnean.

2. Ingurunean esku hartzeko estrategien eta seigarren atalean zehaztutako trebetasun alternatiboak ikasteko estrategien osagaiak izanen dira jarduketa erreaktiboak.

3. Jokabidearen azterketa funtzionalarekin bat etorrita, ikaslearen jokabide laguntza positiboko planean honako estrategia erreaktibo hauetako bat edo gehiago jaso ahalko dira, gutxienez:

a) Jokabideari jaramonik ez egitea, ikaslea bera edo beste pertsona batzuk kaltetzeko arriskurik ez dagoenean.

b) Ikaslea beste jarduera batera birbideratzea, jokabide kaltegarritik aldentzeko.

c) Atzeraelikadura positiboa ematea (ikasleari), harengandik espero den jokabide egokia zein den eta jokabide horien bidez zer lor dezakeen gogoratzeko.

d) Entzute aktiboa indartzea.

e) Ikaslearen jokabidea kontrolatzea ikastetxeko profesional bat berarengandik gertu egonez, baldin eta profesional horren ondoan jokabide problematiko larriak agertzeko probabilitate txikiena badu.

f) Ahozko, idatzizko edo keinuzko jarraibideak erabiltzea, ikaslea jarduera egokiagoetara bideratzeko edo uneko jarduerak utzi eta beste batera aldatzeko.

g) Arretaren interesgunea beste interes batera aldatzeko estimuluak ematea.

h) Hitz egin aurretik pentsatzeko ohituran oinarritutako komunikazioa sartzea.

i) Ezarritako esku-hartze murriztaileak edo intrusiboak gauzatzea.

j) Egoki irizten zaion edozein estrategia, hezkuntzako orientazio taldeak aurrez aholkua emanda.

4. Ikaslearen krisialdi larrien maiztasuna, iraupena eta intentsitatea handiak direnean, eta ikastetxeak eman dezakeen arreta espezializatua baino handiagoa eman behar denean, 47/2010 Foru Dekretuan jaso diren neurri zuzentzaileak eta prozedurak aplikatzen ahalko dira eskolako bizikidetzari buruzko arauen aurkako falta astunak edo oso astunak osatu badira.

Zortzigarrena.–Neurri murriztaileak edo intrusiboak.

1. Esku-hartze murriztailetzat jotzen da jokabide problematiko larri bati erantzuteko edozein metodo, ikaslearen mugikortasuna mugatzeko edo murrizteko kontrola eskatzen badu. Esku-hartze murriztailea izan daiteke oztopoak erabiltzea mugitzeko askatasuna murrizteko edo arriskua ekar dezakeen kontaktu fisiko zuzenari aurrea hartzeko.

2. Aplikatu behar diren neurriek nolabaiteko euspen, neutralizazioa, geldiaraztea, murriztea, blokeoa edo banantzea erabiltzen badute, eta kontaktu fisikoa behar bada, neurri intrusiboak esaten zaie.

3. Honako printzipio hauek arautzen dute esku-hartze murriztailea edo intrusiboa:

a) Jarduketa mota hori ez da erabiliko gainerako baliabide guztiak agortu arte. Lehentasunez erabiliko dira ikaslea edo beste pertsona batzuk arrisku larrian edota berehalakoan daudenean. Plana estrategia murriztaile edo intrusibo bilakatuko da, baldin eta prebentzioko neurrien bidez lortu nahi ziren ondorioak lortu ez badira, hitzezko kontrol mekanismoak eraginkorrak ez badira, eta ezinbestekoak badira egoeran inplikatutako pertsonak babesteko.

b) Kontaktu fisiko zuzena erabili behar izanez gero, gutxien intrusiboak diren prozedurak erabiliko dira, ahalik eta indar txikienarekin eta ahalik eta denbora laburrenean.

c) Erabilitako prozeduretan beti errespetatuko dira ikaslearen eta ikastetxeko edozein pertsonaren duintasuna.

d) Prozedura horietan kontuan hartuko dira ikaslearen ezaugarri fisikoak, jokabidearen formatua eta intentsitatea, kokapena eta jokabidearen eremua.

e) Esku-hartze fisikoa ez da zigor moduan edo ondorio zigortzaile moduan erabiliko.

f) Erregulaziorik gabeko egoera larrien mendeko pertsonak babesteko eta egoera hori hezkuntzaren bidez birbideratzeko egin behar dira beti.

4. Esku-hartze mota hori baliatu behar izanez gero, ikaslearen jokabide laguntza positiboko planean sartuko da jarduteko prozedura. Prozedura horretan honako alderdi hauek, behintzat, bilduko dira:

a) Profesional erantzuleak eta kanpoko ikuskatzaileak (hala dagokionean).

b) Justifikazioa eta testuingurua.

c) Helburuak.

d) Xede diren profesional aplikatzaileak.

e) Xedetzat hartzen diren portaerak eta egoerak.

f) Ez aplikatzeko salbuespenak.

g) Metodologia.

h) Fase bakoitzeko ekintzak eta prozedurak (abiatzeko, intentsitatea handitzeko, lehertzeko eta egoera lehengoratzeko faseak).

i) Ebaluazioa eta oharrak.

k) Eranskin edo dokumentu osagarriak.

Ikastetxeei prozedura hori egiten laguntze aldera, protokolo honetako 4. eranskinean gida orientagarria txertatu da.

5. Esku-hartze murriztaile edo intrusiboren bat erabiltzen den bakoitzean, kasua behar bezala erregistratuko da, eta, behintzat, honako alderdi hauek jasoko dira:

a) Ikaslearen izen-deiturak.

b) Data, ordua, lekua eta jarduera, prozeduraren iraupena eta esku hartu duten ikasleak.

c) Murrizketan edo intrusioan esku hartu duten profesionalak eta balorazioa egin duten profesionalak.

d) Gertaeren deskribapena, esku-hartzearen arrazoia, hura eragin duten gertaerak, kontrol erreaktiboko neurriak aplikatu aurretik erabili diren aurretiazko estrategiak, esku-hartzearen prozedura eta emaitzak.

e) Balorazioa egitea eta bertan jasotzea esku-hartzea egokia izan den, behar bezala funtzionatu duten prozeduraren neurri erreaktiboak, eta funtzionatu ez dutenak ere bai, eta inplikatutako pertsonen kostu emozionala zein izan den.

f) Hartutako erabakiak, jarraitutako prozedura hobetzeko mekanismoak, ikaslearekin, taldearekin edo beste pertsona batzuekin hartu behar diren neurriak eta familiari zein hezkuntza ikuskaritzari emandako informazioa.

Ikastetxeei esku-hartze horiek erregistratzen laguntze aldera, protokolo honetako 5. eranskinean gida orientagarria txertatu da.

6. Jarduketa horiek erregistratzeaz gain, berehala jakinaraziko zaizkie zuzendaritza taldeari, ikaslearen familiari eta hezkuntza ikuskaritzari, eta esku-hartzeei buruzko erregistroak txertatuko dira jokabide laguntzarako planean.

7. Ahal den neurrian, ikaslearekiko zuzeneko kontaktu fisikoa behar duten esku-hartze prozeduretan profesional bat baino gehiago arituko dira. Horretarako, ikastetxeek esku-hartze murriztaile edo intrusiboko taldeak sortzen ahalko dituzte. Talde horiek ikastetxeko zuzendariak izendatutako profesional batek koordinatuko ditu, eta profesional horrek ikaslearen osotasun fisikoa edo norberarena arriskuan ez jartzeko behar adinako ezagutzak izanen ditu. Profesional horrek lidergo praktikoa izanen du, eta ahaleginduko da inplikatutako langileek egoera bakoitzean ezarritako praxia gara dezaten, eta azpimarratuko du prestakuntza espezifikoa, praktika intentsiboa eta entrenamendua direla gaikuntza egokiaren oinarria.

8. Jokabide laguntza positiboko taldeak, irakasle taldearekin batera, aldian behin berrikusiko du esku-hartze mota horren protokoloa, betiere murrizketa edo intrusio maila kasu eta une bakoitzean behar diren txikienak izan daitezen saiatzeko. Era berean, profesional horrek berariaz zainduko ditu laguntza jasoko duen ikaslearen eskubideak eta ongizatea.

Bederatzigarrena.–Krisi oldarkor larri baten aurrean esku hartzeko prozedura.

1. Jokabide problematiko larriak murriztea lortzen duten esku-hartzeak alde batera utzi gabe, baita ingurune egokienetan ere, protokolo honen xede diren ikasleek krisi oldarkor larriak izan ditzakete, eta beharrezkoa izanen da ikastetxeko profesionalek berehala esku hartzea, egoera horretan dagoen edonork kalte jaso ez dezan edo kalte material handirik gerta ez dadin.

2. Orientazio moduan, egoera horietako faseak kontuan har daitezke egoera horietan jarduteko prozedura antolatzeko:

–1. fasea. Krisia identifikatzeko fasea. Fase hori osatzen da jokabidearen intentsitateak gora egiten duenean, eta bat dator krisi guztiak abiarazten dituen antsietate etaparekin. Momentu horretan baloratu beharko da krisiari aurrea hartzeko modua. Lehen seinalea jaso bezain laster, zazpigarren ataleko hirugarren puntuan ezarritako estrategietako edozein erabiliko da. Ikaslearen jokabide laguntzako planean zehaztu beharko da zer seinalek erakusten duten krisialdia izan dezakeela.

–2. fasea. Esku hartzeko fasea. Fase honetan jada jokabide oldarkorra gertatu da; eta, horrekin batera, negatibismoa edota jarrera desafiatzailea ere ager daiteke. Ikaslea konbentzitzen saiatuko da egoeratik atera dadin, eta ingurune lasaiago batera eraman beharko da, taldearen esparrutik kanpo. Hasieratik beste eremu batera joateari uko egiten badio edo egoera horretatik ateratzea bideragarria ez bada, segurtasun zirkulu bat sortuko da, ikaslea kontrolatzeko eta gainerako ikasle eta profesionalengandik aldentzeko. Segurtasun zirkulua osatu arren, ikasleak desafiatzen jarraitzen baldin badu, eta inolako bereizketarik egin gabe erasotzen jarraitzeko asmoa badu, esku hartzeko teknika murriztaileak edo intrusiboak erabiliko dira, zortzigarren atalean ezarritakoaren arabera.

Egindako esku-hartzearekin asaldura maila jaisten ez bada, eta maila jasanezina bada, zentroko erizaintza zerbitzura deituko da, eta zerbitzuko arduradunak emanen dio medikuak egoera horietatik erreskatatzeko agindutako jarraibidea, halakorik ezarrita badago. Zerbitzu hori ez badago, edo aldez aurretiko medikuntza jarraibiderik ez badago, larrialdietako zerbitzuko arduradunei (112) eta familiari deituko zaie.

–3. fasea. Krisia desaktibatzeko fasea. Fase horretan ikusten da jokabidearen intentsitatea eta tentsio maila murrizten ari direla. Hortaz, kontuan hartuko dira ikaslea eta inplikatutako gainerako pertsona guztiak lasaitu ditzaketen eta beste krisi batzuk prebenitzen dituzten estrategiak; esaterako, autokontrola, erlaxazioa, emozioen kudeaketa eta bizikidetza arauak ulertzearekin lotutako beste alderdi batzuk irakastea.

Gertaeraren ondoren, erabakiko da komeni den beren erreferentziako ikasgelako kideekin edo ondorio fisikoak edo emozionalak jasan dituzten berdinekin lan egitea, eta kasu bakoitzean egokiak diren jarduketak eginen dira, kolektiboak zein banakakoak.

–4. fasea. Esku-hartzea ebaluatzea. Fase horretan egindako esku-hartzea gainbegiratuko da, eta idatziz jasoko dira haren deskribapena, balorazioa eta hartutako erabakiak. Orientazio gisa, zortzigarren atalean aipatutako 5. eranskina erabil daiteke.

Hamargarrena.–Familien partaidetza eta laguntza.

1. Gurasoek edo ikasleen legezko ordezkariek, edo, hala badagokio, eskumena duten erakunde publikoek lankidetzan jardunen dute ikastetxeekin protokoloa behar bezala garatzeko behar den informazioa lortzeko, haren segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz.

2. Tutoreak, hezkuntza orientazioko laguntzarekin batera, egokitzat jotzen badu, jokabide laguntza positiboko planaren eta, hala badagokio, egoera akutuetan esku hartzeko protokoloaren berri emanen dio ikaslearen familiari, zehatz-mehatz eta modu ulergarrian, eta idatzizko baimen informatua ere eskatuko dio. Horretarako, protokolo honen 6. eranskinean aurreikusitako orientazio tresna erabil daiteke. Nolanahi ere, ikastetxeek esku-hartze murriztaileak edo intrusiboak egiten ahalko dituzte familien edo legezko tutoreen baimenik gabe, ikaslearen edo haren ingurune hurbileko pertsonen osotasun fisikorako berehalako arrisku larria dagoenean, eta, ondoren, familiari edo legezko tutoreei jakinaraziko diete zer xehetasunek eragin duten modu horretan jardutea.

Egoera akutua amaitu eta gero, ondorio fisikoak edo emozionalak jasateko arriskuan egon diren ikaskideen tutoreak ondorio horiek jasan dituzten ikasleen berri eman beharko die familiei.

3. Tutoreak, jokabide laguntza positiboko taldearen aholkularitzarekin batera, familiekin lankidetzan jardunen du hartutako neurrien jarraipenean, eta ikaslearen jokabideak hobetzen lagunduko duten estrategiak hartzeko jarraibideak emanen dizkie.

Hamaikagarrena.–Egokitze edo adaptazio neurriak eta aldi baterako ordutegiaren malgutasun iragankorra.

1. Ikastetxeetako Bizikidetza Planean ezarritako beste neurri batzuk aplikatzeari kalterik egin gabe, krisi oldarkor larriak behin eta berriz gertatzen direnean, erabaki daiteke eragindako ikaslearen eskola ordutegia egokitzea eta malgutzea. Salbuespenezko neurri hori dela eta, gerta liteke egun bakoitzean ikastetxean eman behar den denbora egokitu behar izatea. Gero, ikastetxeko ohiko erritmora itzultzea proposatuko litzateke, jokabide egokitzapenerako aukeren arabera.

2. Neurri hori aldi baterakoa eta iragankorra izanen da beti, eta mailaz maila ezarriko da, ikasleak ahalik eta lasterren ikastetxean egonaldi osoa egin dezan berriro.

3. Horrelako egokitzapenak aplikatzeko, ezinbestekoa da familiaren edo legezko tutoreen adostasun esplizitua eta hezkuntzako ikuskatzailetzaren baimena izatea. Protokolo honetako 7. eranskinean jaso den orientazio tresna erabil daiteke horrelako neurrien baimena jaso behar denean.

Hamabigarrena.–Hezkuntza Departamentuaren beste zerbitzu edo instantzia batzuekiko lankidetza eskatzea.

Protokoloaren ezaugarriak eta garatu behar diren jarduerak direla eta, ikastetxeetako zuzendaritza taldeek edota hezkuntzako orientazioak aholkularitza edota lankidetza eskatzen ahalko diete Hezkuntza Departamentuko beste instantzia edo zerbitzu batzuei, beren eskumen eremutik esku hartzea eskatzen duten egoerak baldin badira.

Hamahirugarrena.–Prestakuntza eta entrenamendua.

1. Prestakuntzako jarduerak egiten ahalko dira, ikastetxearen barruko edo ikastetxetik kanpoko baliabideen bidez, protokolo honekin lotutako eduki guztietan eguneratzeko eta sakontzeko.

2. Era berean, egoera akutu edo kritikoetan esku hartzeko prozedurak abian jartzeko simulakroak edo saiakuntzak egiten ahalko dira, arlo horretan kualifikatuta dauden teknikarien laguntza eta gaikuntza profesionalarekin batera.

1. ERANSKINA

Orientazio tresna, ikasleari buruzko informazioa hezkuntzaren eta osasunaren arloetako administrazioetako profesionalen artean trukatzeko baimena emateko eta ikaslearen zaintzaz arduratzen diren beste zerbitzu batzuekin informazioa trukatzeko.

GURASOEN EDO LEGEZKO ORDEZKARIEN BAIMENA, HEZKUNTZA ARLOAREN, OSASUN ARLOAREN ETA GIZARTE ZERBITZUEN ARTEAN INFORMAZIOA TRUKATZEKO

Ikaslearen amaren, aitaren edo legezko ordezkariaren datuak:

Izen-abizenak:......................................................................................

NAN zenbakia:......................................................................................

Nik, honen bitartez, baimena ematen dut nire alabari, semeari edo tutoretzapekoari buruzko informazioa haren onuran jardunen duten sistema sanitarioko edo sozialeko langileekin partekatu dadin, arreta prozesuan.

Data:

Sinadura:

Nafarroako Gobernuaren «Hezkuntzaren, Osasungintzaren eta Gizarte Zerbitzuen artean lankidetza egiteko protokoloa», haur eta nerabeak artatzeko. Eskubide Sozialetako, Hezkuntza eta Osasun Departamentuak.

2. ERANSKINA

Jokabidearen azterketa funtzionala egiteko gida orientagarria

JOKABIDEAREN AZTERKETA FUNTZIONALA

IKASLEAREN DATUAK

(Ikaslearen izen-abizenak, ikastetxea, maila, jaiotze-data, helbidea, telefonoa, herria, udalerria eta abar).

JOKABIDEAREN AZTERKETA FUNTZIONALA

1. Jokabidea aztertzen eta bizitzaren kalitatea hobetzeko jarduerak ezartzen parte hartuko duten profesionalak:

2. Jokabideen katalogoa:

a) Nabarmentzen diren jokabide positiboak:

b) Gehien kezkatzen gaituzten jokabideak:

3. Egungo egoera agian baldintzatu duten ikaslearen biografiaren faktoreak:

4. Ikaslearen gaitasunen eta konpetentzien laburpena:

5. Ikasleari laguntzeko erabili diren laguntza eta baliabideak:

6. Urruneko, duela gutxiko edo berehalako iraganeko gertakariak, kanpokoak edo barnekoak, egungo portaerarekin zerikusia izan ahal badute:

7. Jokabide nagusiak gertatu eta berehala edo geroago agertzen diren alderdiak:

a) Ingurune eta egoerari buruz:

b) Ikasleari buruz:

8. Ikaslearen pertzepzioa, bere portaeraren kasuari eta ondorioei buruz:

9. Jokabide horiek gertatzean edo mantentzean eragina izan dezaketen aldagaiak azaltzeko hipotesiak.

10. Kontuan hartu behar diren alderdiak, jokabide laguntza emateko plana osatzeko:

a) Adaptazio jokabideak indartzea, handitzea, transferitzea eta orokortzea.

b) Adaptazio gaitasuna handitzen duten trebetasunak ezartzea, jokabide desegokiak ordezteko.

c) Lagungarriak ez diren jokabideen garapenari aurrea hartzea.

d) Jokabide problematiko larriei erantzutea, gertatuz gero.

.............................................(e)n, 20......(e)ko ................aren ........(e)(a)n.

Tutorea

Orientatzailea

Zuzendaritzako

o tutora

u orientadora

taldea

3. ERANSKINA

Jokabide laguntza positiboko plana egiteko gida orientagarria

JOKABIDE LAGUNTZA POSITIBOKO PLANA

1. Ikaslearen datuak:

2. Jokabidearen azterketa funtzionala egitea:

2.1. Adaptazio jokabide garrantzitsuenak:

2.2. Nabarmentzen diren jokabide desegokiak:

2.3. Hipotesi funtzionala:

2.4. Beste batzuk:

3. Planaren bidez lortu nahi dituen emaitzak:

(Helburu orokorrak: ikaslearen gaitasunak eta parte-hartzea hobetzea, bizi kalitatea hobetzea, lehenetsitako jokabide problematikoak ezabatzea edo murriztea, etab. Helburu espezifikoak: aldatu behar den jokabide espezifikoaren deskribapena, maiztasunean zer aldaketa espero den, iraupena eta intentsitatea, aldaketa gertatzeko behar den denbora, etab.).

4. Jokabide laguntza positiboko neurriak.

A. Inguruneko faktoreak edo aurrekariak aldatzea.

Aldaketa horiek eginen dira, honako hauek kontuan hartuta: jarduera aldagaia (ingurune metodologikoa), aldagai pertsonalak (ingurune soziala) eta ingurunearen aldagaia (ingurune fisikoa). Honako hauek baloratuko dira:

a.1. Gertaera problematikoak ezabatzea.

a.2. Problematikoak izan daitezkeen gertaerak aldatzea.

a.3. Lortu nahi diren jokabideak eragiten dituzten gertaerak gehitzea.

a.4. Gertaera kaltegarrien eragina blokeatzea edo neutralizatzea.

B. Trebetasun alternatiboak irakastea.

b.1. Honako hauek dira murriztu behar diren jokabideak:

b.2. Honako hauek dira sustatu behar diren jokabideak:

C. Atzekarietan oinarritutako esku-hartzea.

c.1. Zer egin behar da jokabide positiboa egiten duenean?

c.2. Zer egin behar da jokabide kaltegarria egiten duenean?

c.3. Krisia abiarazteko fasea hasten denean?

c.4. Zer egin behar da intentsitatea handitzeko fasea hasten denean?

c.5. Zer egin behar da, ikaslea krisialdiaren erdian edo lehertze fasean sartzen denean?

D. Ikaslearen bizitzaren estiloa eta kalitatea.

Honako hauek handitzen dituzten pertsonak, inguruneak, egoerak, jarduerak eta materialak:

d.1. Ongizate fisikoa.

d.2. Ongizate emozionala.

d.3. Gazteak eta pertsonen arteko harremanak.

d.4. Ongizate materiala.

d.5. Garapen pertsonala

d.6. Autodeterminazioa.

d.7. Gizarte inklusioa

d.8. Eskubideak.

5. Parte hartzen duten profesionalen eskumenak definitzea, bai eta haien rola eta ardurak ere zehaztea:

6. Planaren jarraipena eta ebaluazioa:

.............................................(e)n, 20......(e)ko ................aren ........(e)(a)n.

Tutorea

Orientatzailea

Zuzendaritzako

o tutora

u orientadora

taldea

4. ERANSKINA

Esku-hartze murriztailea edo intrusiboa eskatzen duten jokabide problematiko larrietan jarduketa bat ezartzeko gida orientagarria

ESKU-HARTZE MURRIZTAILEA EDO INTRUSIBOA ESKATZEN DUTEN JOKABIDE PROBLEMATIKO
LARRIETAN JARDUKETA BAT EZARTZEKO GIDA ORIENTAGARRIA

1. Profesional erantzuleak:

2. Kanpoko ikuskatzaileak (halakorik dagoenean):

3. Justifikazioa eta testuingurua.

4. Helburuak.

5. Xede diren profesional aplikatzaileak.

6. Xedetzat hartzen diren portaerak eta egoerak.

7. Ez aplikatzeko salbuespenak.

8. Metodologia.

9. Fase bakoitzeko ekintzak eta prozedurak (abiatzeko, intentsitatea handitzeko, lehertzeko eta egoera lehengoratzeko faseak).

10. Ebaluazioa.

11. Oharrak.

12. Eranskin edo dokumentu osagarriak.

.............................................(e)n, 20......(e)ko ................aren ........(e)(a)n.

Tutorea

Orientatzailea

Zuzendaritzako

o tutora

u orientadora

taldea

5. ERANSKINA

Egoera zehatz batean hartu diren neurri erreaktiboen erregistroa egiteko gida orientagarria

EGOERA ZEHATZ BATEAN HARTU DIREN NEURRI ERREAKTIBOEN ERREGISTROA EGITEKO
GIDA ORIENTAGARRIA

DATUAK

Ikaslearen izena:

Maila: Tutorea:

Data: ............. / ............ / ...... Ordua: ....................

Lekua eta jarduera:

Prozeduraren iraupena:

Zer ikaslek hartu duten parte:

Zer profesionalek hartu duten parte:

Balorazioa egin duten profesionalak:

A.–DESKRIBAPENA

1. Esku hartzeko arrazoia. Gertaeraren deskribapena:

2. Gertakari abiarazleak:

3. Kontrol erreaktiboko neurriak aplikatu aurretik zer estrategia baliatu den:

4. Esku hartzeko prozedura. Prozedura aplikatu bitartean langileek garatu duten jarduketaren deskribapen zehatza:

5. Esku-hartzearen emaitzak:

6. Oharrak:

B.–BALORAZIOA

1. Esku-hartzea egokia izan den:

2. Ongi funtzionatu duten prozeduraren neurri erreaktiboak:

3. Ongi funtzionatu ez duten neurriak:

4. Arreta jaso duen ikaslearen, esku hartu duten profesionalen eta hirugarren pertsonen kostu emozionala:

5. Oharrak:

C.–HARTU DIREN ERABAKIAK

1. Erabilitako prozedura hobetzeko mekanismoak:

2. Ikaslearekin hartzeko neurriak:

3. Taldearekin edo hirugarrenekin hartu behar diren neurriak, hala dagokionean:

4. Familiari emateko informazioa:

5. Hezkuntza Ikuskatzailetzari emateko informazioa:

Erregistroa osatu duen profesionalak:

.............................................(e)n, 20......(e)ko ................aren ........(e)(a)n.

Sin.:

6. ERANSKINA

Esku-hartze murriztaileak eta intrusiboak egiteko baimen informatua emateko mekanismo orientagarria

ESKU-HARTZE MURRIZTAILEAK ETA INTRUSIBOAK EGITEKO BAIMEN INFORMATUA

Ikaslearen amaren, aitaren edo legezko ordezkariaren datuak (azpimarratu harreman egokia):

Izen-abizenak: ...................................................................................................................................

NAN zenbakia: ....................................................................................

ADIERAZTEN DUT:

–Informazioa jaso dudala esku-hartze murriztailea eta intrusiboa egiteko planari buruz, baita esku-hartzearen onurei eta balizko arriskuei buruz ere.

–Jasotako informazioa ulertu dudala, eta egoki iritzitako galdera guztiak egiteko aukera izan dudala.

–Nire baimena edonoiz baliogabetu ahal dudala, idatziz edo ikastetxeko langileen aurrean agertuz, eta, hala denean, horren akta eginen dela.

Hori dela eta, esku-hartze hori egiteko baimena ematen dut.

.............................................(e)n, 20......(e)ko ................aren ........(e)(a)n.

Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura.

7. ERANSKINA

Ordutegia egokitzeko edo malgutzeko baimena emateko tresna orientagarria

Ikaslearen amaren, aitaren edo legezko ordezkariaren datuak (azpimarratu harreman egokia):

Izen-abizenak: ....................................................................................................................................

NAN zenbakia: ........................................................

Nik, aldez aurretik egindako jarduketen ondoren eta informazioa jaso eta gero, BAIMENA EMATEN DUT ordutegia egokitzeko eta malgutzeko, honako baldintza hauek ezarrita:

–Ordutegia.

–Denborazkotasuna.

Aldi hori amaitu eta gero, berriro aztertu eta baloratuko da.

.............................................(e)n, 20......(e)ko ................aren ........(e)(a)n.

Amaren, aitaren edo legezko tutorearen sinadura:

Iragarkiaren kodea: F2304623