72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Udalari lur partikularrak lagatzeko epea irekitzea, Itzagaondoko ehiza barrutia hamar urteko aldi berri baterako errentan eman beharrez

Itzagaondoko udal mugartean dauden lurren jabe guztiei jakitera ematen zaie hamabost egun naturaleko epea dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, lurrak lagatzearekin ados ez daudela adierazteko. Xedea da Itzagaondoko ehiza barrutia batera errentan ematea, 10 urteko beste aldi baterako, 2013ko uztailaren 31tik aitzina. Horretarako idatzizko adierazpena aurkeztu behar da Itzagaondoko Udalaren erregistro orokorrean. Erregistroa Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan dago (Santo Tomas kalea 5, Urrotz).

Epe hori iraganik, jabetzak ez lagatzeko eskatu ez bada idatziz, ulertuko da xede horretarako eta epe horretarako laga direla. Hori guztia lagapenaren baldintzen agiriarekin bat, Udalak 2023ko martxoaren 21eko erabakiaren bidez onetsi baitu.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Ardatzen, 2023ko martxoaren 23an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2304962