72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2021-EXT-31. Ureztatzeko uren aprobetxamendu bat azkentzea, uko egiteagatik, Mendigorrian

2022ko martxoaren 16an, alderdi batek eskaturik, ondoren aipatzen diren ezaugarriak dituen aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzeko espedientea abiatu zen, emakidadunak uko egin diolako, aprobetxamendua Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrean sartu delako, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasearen alde berriaren XXIV. sektorean (2017ko apiriletik hasi zen hura Nafarroako Ubidetik ureztatzen).

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Julia Muro Ugarte.

–Xedea: Riosalado ibaitik ureztatzeko hartzen diren uren aprobetxamendu bat azkentzea, uko egiteagatik. Mendigorriko udal-mugartea (Nafarroa).

–Ur-ibilgua: Riosalado ibaia.

–Alderdia: Puentecillo.

–Udalerria: Mendigorria (Nafarroa).

Emaria: 0,02 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruak 1999ko apirilaren 28an emandako ebazpena, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2006ko apirilaren 12an emandako ebazpena, ezaugarriak aldatzekoa.

–Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 16. liburukia, 22. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (09:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko martxoaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2304364