72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Gazteluberriko Udalak, 2023ko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren aurrekontuko 1/2023 aldaketa.

Jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35.etik 38.era bitarteko artikuluei (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Alkatetzaren aginduz, hasiera ematen zaio 2023ko aurrekontu orokorra aldatzeko espedienteari, gastu obligazio handiagoak hartzeko 2023ko ekitaldian. Ikusi da aurreko ekitaldietan ez zela pagatu alkatearen ordainsaria, eta beharrezkoa da gastu hori egitea ekitaldian.

Gastu hori ordainduko da gastu orokorretarako diruzaintzan dagoen gerakinarekin.

Ez daudenez onetsirik 2023ko aurrekontu orokorrak, ondoko aldaketa onetsi behar da osoko bilkuran.

Espedientea onetsirik 2023ko martxoaren 23ko osoko bilkuran, jendaurrean jarriko da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean. Epe hori hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, bizilagunek edo interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko.

Gazteluberrin, 2023ko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2305138