72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZASOKO KONTZEJUA

Herri-larreak enkantean

Lizasoko Udalak, 2023ko martxoaren 3an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen enkante publikoa egitea, ahozko posturen bidez, herri-larre hauen aprobetxamendua adjudikatzeko:

1.–Artolako errota.

2.–Bentalde.

3.–Uarka.

4.–Karikolar.

5.–Egain.

6.–Sorozar.

Enkantea kontzeju etxean eginen da apirilaren 28an, ostiralarekin, 20:00etan.

Adjudikazio hau arautzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago kontzeju etxean.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Lizason, 2023ko martxoaren 24an.–Kontzejuko burua, Julen Ancizu Marckert.

Iragarkiaren kodea: L2304975