72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Jatetxea, kafetegia, tokiko produktuen salmenta, lantegiak, ikastaroak, eskolak, erakusketak egitea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamenduan (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Sustatzailea: Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Jarduera: jatetxea, kafetegia, tokiko produktuen salmenta, lantegiak, ikastaroak, eskolak, erakusketak egitea.

Tokia: Artzibar (21. poligonoa, 7. lurzatia).

Artzibarren, 2023ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2304972