72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODERIZKO KONTZEJUA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Larraungo Udalaren eta Imozko Udalaren bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Oderizko, Astizko, Madozko kontzejuak (Larraun).

Goldarazko kontzejua (Imotz).

Oderitzen, 2023ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua eta barrutiaren titularra, Miguel Bidegain Otxotorena

Iragarkiaren kodea: L2304951